'Hau Egia da' proiektua aurkeztu da

Donostiako Udalak, beste zazpi gizarte-eragilerekin batera, Egia auzoko Kulturen arteko Bizikidetza proiektuan parte hartzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



""HAU EGIA DA! " proiektuak, Egia auzoan azken urteetan emandako aldaketa demografikoa eta urbanoari erantzuten dio aniztasun kulturalaren ikuspegiari erreparatuz.

Bertan parte hartzen dute: Emaus gizarte-fundazioak, Dar-Dar gizarte-ekimeneko kooperatibak, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Ongi Etorri eskolara!, Egia Bizirik auzo-elkarteak, Tabakalerako hezkuntza-arloak eta Donostiako Udalak (Aniztasun Sailak eta Partaidetza Sailak)
2019an, lantaldea martxan jarri zen, auzoaren diagnostikoa egiteko. Egiako auzoko kulturartekotasunari, bizikidetzari eta beharrei buruzko diagnostikoa egin zen.
2020an; diagnostikoa otsailean amaitu da, Irailan editatu eta Urrian bilera bat egiten da auzoan, proiektua eta diagnostikoa aurkezteko, ondoren Parte-hartze prozesu bat egiten da EMUN enpresarekin dinamizatzaile gisa, erronkak identifikatzeko eta datorren urtean erronka horietan lanean jarraitzeko.
Proiektua, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak diruz lagundu dute.

2020/11/23-an argitaratua