'0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri' programa, abian da

Izen ematea irailaren 15ean irekiko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak haurdunaldian eta haurren hazieran laguntzeko taldeak martxan jartzen ditu, “Haurren Ongizartea Oinarri” programaren baitan.

Zalantzak, beldurrak eta bizipenak partekatzeko gunea da. Zerbitzu honen helburua da haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak trebatzea eta sostengua eskaintzea.

Taldeak urriaren 6tik aurrera jarriko dira martxan berriro.

Talde desberdinak sortuko dira, haurdunalditik hasita haurrek 6 urte bete arte, garai bakoitzeko ezaugarri propioak kontuan hartuz.

Taldeak hurrengoak izango dira:
• Haurdunen taldeak
• 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak
• 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak
• 3-5 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak

Haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.

  1. Izen ematea irailaren 15etik 25era.
  2. Taldeak urriaren 6tik aurrera jarriko dira martxan.
  3. Izena emateko: https://forms.gle/gAeYMYDfJUQshp8j7
  4. Informazio gehiago: hazierataldeak@gmail.com eta Donostia Gazteriako web orrian "Haurren Ongizatea" zehaztasun guztiekin

2025/09/12-an argitaratua