Trafiko aldaketak Donostriku Triatloia eta Illunben ekitaldia direla eta

Ekainaren 9an izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren ekainaren 9an Donostriku Esprint Triatloia eta Familiako Triatloia izango direnez gero, trafikoa aldatuko da Donostiako mendebaldeko aldean.  

Donostriku Esprint Triatloia

       
09:00etatik 11:00ak arte izango da, ekainaren 9an.

Bizikletaz egin beharreko tarteak (10 km) ondoko ibilbidea izango du: Satrustegi, Igeldo Pasealekua, Iruñea, Zumalakarregi, Tolosa, Europa Plaza, Unibertsitateak, Ibaeta Plaza, Estornes, Portuetxe, Iribar Plaza, Pilotegi, Igara, Illarra, Portuetxe, Estornes, Ibaeta, Tolosa, infiernua, Añorga Txiki ( 180ºko bira) Tolosa hiribidea, Zumalakarregi, Satrustegi, Helmuga.    

9:00- 9:25 tartekako etenak Satrustegi Hiribidearen eta Igeldo Pasealekuaren artean      
9:25 - 10:05 tartekako etenaldiak Zumalakarregi eta Satrustegi hiribideen artean      

Familiako triatloia

     
11:30etatik aurrera ospatuko da ekainaren 9a:        

Bizikleta, Satrustegi, Igeldo Pasealekua, Iruña, Zumalakarregi, Satrustegi, Kontxa Pasealekua, San Martín, Triunfo, Zaragoza plaza, Zubieta kalea, Kontxa, Satrustegi,Helmuga.

Garraio publikoa.

         
Garraio publiko linea guztiek Lasarteruntz joaterakoan Matia kaletik ibiliko dira (9:00etatik 9:40etara gutxi gora behera) , Erdialderuntz bere ohiko bidea egin ahal izango dute.  

Dbusen Informazio gehiago
         

Ekitaldia Ilunben (ekainak 9)

     
12:00 - 24:00 Doctor Begiristainetik Illunberako sarrera itxita, igo nahiz jeisteko. Poliklinikatik Ilunberako sarbidea Euskadiko Orkestra Sinfonikoraino bakarrik; ekitaldira doazenek aparkatu ahal izango dute.

2019/06/06-an argitaratua