Udalak irmo gaitzetsi ditu hiriko mugikortasun-agenteek berriki jasandako erasoak
Lau erregistratu dira azken hilabetean
Donostiako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du hainbat mugikortasun-agentek jasan dituzten azken erasoen aurrean, eta babes osoa helarazi die bere eginkizuna betetzean erasotuak izan diren pertsonei.
Azken hilabetean mota askotako lau eraso zenbatu dira funtzionario publiko horien aurka, azkena larunbat honetan bertan, eta, horren aurrean, Eneko Goia alkateak nabarmendu du
"guztiz onartezina" dela
"beren lana egiten ari diren pertsonek horrelako jarrerak jasan behar izatea".
Goiak azpimarratu duenez, "a
zken kasuan zein aurrekoetan, Udala akusazio gisa aurkeztuko da epaitegian,udal langile horien lanaren eta izen onaren defentsan".
2025/03/04-an argitaratua