Gure kultura eta hizkuntza ezagutarazteko ekimena abian

Donostia Turismoak euskal kulturaren inguruan antolatutako lehiaketa martxoaren 1etik 31ra egongo da martxan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Basque Challenge 2


Donostia Turismoak Basque Challenge 2 Euskararen Erronka sortu du bisitariei euskara ezagutzera ematen jarraitzeko asmoz. Ekintza honen xedea gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea da. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmentzen dugu.

Lehiaketa baten bidez, euskara eta euskal kulturari buruzko ezagutzak proban jarriko ditugu, eta parte-hartzaileak gure kulturan, modu dibertigarri batean, sakontzera animatuko ditugu.

    • Galdetegia euskaraz, katalanez, gailegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egongo da eskuragarri bisitariek gure kulturari buruz ikas dezaten.
    • Lehiaketa martxoaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik www.sansebastianturismoa.eus webgunean eta parte hartzen dutenen artean 150 sorpresatxo baino gehiago eta Arbaso Hotelean bi lagunentzako gaualdi bat eta gosaria zozketatuko ditugu.
    • Bertakoek ere parte har dezakete, izan ere, euskaraz galdetegi berezia prestatu dugu.


Ausartzen al zara? Parte hartu lehiaketan

2022/03/01-an argitaratua