Giza Eskubideen 20. Zinemaldia apirilaren 21etik 28ra izango da
'20.000 erle espezie' filmak, Estibaliz Urresolak zuzenduak, emango dio hasiera
20.000 erle espezie (2023) filmak, Estibaliz Urresola Solagurenek zuzenduak, emango dio hasiera datorren
apirilaren 21ean Victoria Eugenia Antzokian
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Udaleko
Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuari.
Inaugurazioko ekitaldian
Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo sari berezia.
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukraina eta etxegabetasuna izango dira besteak beste filmen eta solasaldien gaietako batzuk
apirilaren 21etik 28ra izango den eta hiriko zenbait lekutan erakusketak barnean hartu dituen zinemaldi honetan.
Toi non plus tu n'as rien vu (2022) film frantsesak itxiko du zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian ere, film luzeen eta laburren sariak banatuko diren gala batean.
Hiru film eskaini dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat
Aurtengo filmen proiekzioak batez ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira; Antzoki Zaharrean, berriz, bi emanaldi egingo dira. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektatuko dira,
Zinema eta memoria zikloa osatzen dutenak. Aurten, 32 nazionalitateko
40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programatu dira guztira.
Gainera, hiru film eskaini dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Guztira 10 emanaldi izango dira, presentzialak, Antzoki Zaharrean. Hauek dira filmak:
Yoko oporretan (2022),
Trash (2020) eta
Gabi, 8 urtetik 13 urtera (2021).
2023/04/13-an argitaratua