Ekainak 5: kontzertua Anoetako estadioan

Informazio praktikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, ekainaren 5ean, asteazkena, Rammsteinek Anoeta estadioan emango duen kontzertua dela eta, disuasio-aparkaleku bat prestatuko du Miramon Pasealekuan ibilgailu pribatuak aparkatzeko. Bestalde, Illunbeko lurpeko aparkalekua ere doan erabili ahal izango da.

5-1 Sektoreko egoiliarrek 1-2, 1-5, 5-2 eta 5-3 sektoreetan aparkatu ahal izango dute. Ekainaren 3ko 00:01etik (astelehena) ekainaren 6ko 23:59ra (osteguna).

Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die ekitaldira joango diren pertsona guztiei.

Garraio publikoa

Udalak garraio publikoa lehenestea eskatzen du, baita mugikortasun aktiborako beste bitarteko batzuk ere, hala nola bizikleta.

Zerbitzu bereziak: Dbus, Euskotren

Kultur Etxea eta Haurtxokoa

Ernest Lluch Kultur Etxea, ekainaren 5ean, arratsaldez itxita egongo da. Goizean ohiko ordutegia izango du: 10:00-14:00.

Bestalde, Amarako Haurtxoko eta Gaztelekua itxita egongo dira.

Anoetako Kirolgunea

Anoetako Estadioan, ekainaren 4an eta 5ean, kontzertuaren logistikak kirol-guneko aparkalekuaren zati handi bat hartuko du, eta, beraz, baimendutako ibilgailuak soilik sartu ahal izango direla gune horretara.

TAO Egoiliarrak

5-1 Sektoreko egoiliarrek 1-2, 1-5, 5-2 eta 5-3 sektoreetan aparkatu ahal izango dute:
  • Ekainaren 3ko 00:01etik aurrera, astelehena
  • Ekainaren 6ko 23:59ra (osteguna)


5-1 sektoreko egoiliarren baimena duten pertsonek destinoko sektorean baimendutako egoiliarren baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute:
  • Doan aparkatu ahal izango dute: erreserbatu gabeko plaza arautuetan eta Destinoko Sektoreko Egoiliarrentzat erreserbatutakoetan
  • Ezin izango dute doan aparkatu: merkataritza-guneetan (15 'guneak), erregulazio-ordutegiaren barruan

Illunbeko aparkalekua

Kontzertuaren egunean, ekainaren 5ean, Udalak Illunbeko lurpeko aparkalekua irekiko du:
  • Miramon pasealekua, 2
  • ordutegia: 17:00h - 02:00h
  • doakoa
  • 500 kotxeentzako edukiera

Disuasio-aparkalekurako sarbidea

Udalak Miramon Pasealekuan disuasio-aparkaleku bat antolatu du. Hauek dira bertaratzeko ibilbideak:
  • EKIALDEtik udalerrira sartuko diren ibilgailuak (Frantzia, Nafarroako iparraldea,...)
    • AP8 - GI20 - GI20ko 5. irteera - GI40 - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua
  • Udalerrira HEGOALDEtik sartuko diren ibilgailuak (Nafarroa, Zaragoza, Madril, Burgos, Errioxa,..)
    • Iruñea - Zaragoza: A15 - GI41 - GI40 – GI40ko 3. irteera - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua
    • Madril - Burgos: A1 - N-1 - A15 - GI41 - GI40 - GI40ko 3. irteera - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua
    • Logroño: A12 - A15 - GI41 - GI40 - GI40ko 3. irteera - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua
  • MENDEBALDEtik udalerrira sartzen diren ibilgailuak (Bizkaia, Kantabria, Asturias,...)
    • Santander: A8 - AP8 - AP1 - GI20 - GI20KO 9B irteera - GI40 - GI40KO 3 irteera - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua
    • Bilbao: AP8 - JP1 - GI20 - GI20ko 9B irteera - GI40 - GI40KO 3. irteera - Begiristain Doktorearen pasealekua - Miramon pasealekua

Beste aparkalekuak

Hiriko beste aparkalekuak.

2024/05/31-an argitaratua