Udalak “Donostia biziago” kanpaina abiarazi du

Herritarrei hiria egiteko orduan duten garrantzia erakusteko helburuarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Donostia biziago kanpaina jarri du abian, hiriaren progresioan bertako biztanleek duten garrantzia nabarmentzen duena.

Kanpaina honek Donostia hiri bizia dela nabarmentzen du, bere ekarpen txiki eta handiei esker aurrera egiten duena. Donostiari bizia ematen dioten eta eremu askotan abangoardiako leku bihurtzen duten herritarrak, hala nola bizi kalitatean, ikerketan, jasangarritasunean, gastronomian, kirolean... Guztien artean hezur haragizko hiri bihurtzen dute Donostia.

Horregatik, kanpaina honen bidez giza ezaugarriak ematen zaizkio hiriari, hala nola bihotza, garuna edo muskulua, Donostia pertsonek egiten dutelako eta horiei esker bizitzaz betetako hiria delako.

Kanpainaren irudiak



Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/08-an argitaratua