`Donostiako Itzulia', hiriaren ingurunea ibiltzeko eta ezagutzeko gida eguneratu berria
Club Vasco de Campingek egindako argitalpena da, ibiltzeko lau etapa biltzen dituena
Donostiako Udalak, Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko Zinegotzigoaren bitartez,
'Donostiako Itzulia' eguneratutako gidaren aurkezpena babestu du,
Club Vasco de Camping elkarteak sustatutako ekimenean.
Ondo balizatutako eta seinaleztatutako ibilbidea da, hiriaren periferian barrena doana, aire zabaleko kirol-jarduera eta oinezko paseoa sustatuz.
'Donostiako Itzulia' 50 kilometroko ibilbide zirkularra da,
oinez edo mendiko bizikletaz egiteko aukera ematen duena. Trazadura lursail misto batetik igarotzen da, landazabaleko paisaiak eta baserri tradizionalak, hiri-parkeak, ibaiak, portu-eremuak eta Uliako itsaslabarrak tartekatuz.
'
Udalak ezarri digun helburua hiriaren ingurune naturalari balioa ematea da, hiri-eredu osasungarriago eta jasangarriago baten alde eginez', adierazi du Iñigo García Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko Zinegotzigoak. '
Gure natura- eta kultura-ingurune perirurbanoa modu aktiboan eta errespetuz berraurkitzeko gonbidapena da; izan ere, ibilbideak hiriko ondarearen elementuak erakusten ditu, gehienentzat oharkabean pasatzen direnak askotan. Gure osasuna hobetuko duten eta lurraldearekin dugun lotura indartuko duten ohiturak sustatzeko modu bat da'.
Ibilbide egokitua guztientzat
Ibilbidea
fisiko-egoera desberdinetara eta garraio-modu ezberdinetara egokituta dago, mendiko bizikletak (BTT) eta grabel bizikletak barne. Ibilbide guztia behar bezala markatuta dago pintura zuri eta gorriz, bidexka homologatuek erabiltzen duten markaketa kodearen arabera. Horrez gain, erabiltzaileek GPSarekin erabil daitezkeen track-ak udaletxeko webgunetik deskargatu ahal izango dituzte.
Jaitsi zure gida
Ibilbidearen egitura
"Donostiako Itzulia" lau etapatan banatuta dago:
Ibilbidea pintura zuri eta urdineko markekin seinaleztatuta dago, bidexka homologatuak seinaleztatzeko ohiko kodeari jarraituz. Mantentzea bermatzeko, Donostiako Udalak akordio bat sinatu du
Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin, seinaleen narriadura saihesteko eta bideen garbitasuna ziurtatzeko.
Txangoen Programa 2025
Ekimen honen berri emateko eta bere gozamena sustatzeko, Club Vasco de Camping Elkarteak txango programa bat antolatu du bere 75. urteurrenaren barruan:
- Martxoak 15, larunbata: 1. etapa - Donostia – Igeldo (Informazio gehiago)
- Apirilak 27, igandea: 2. etapa - Igeldo - Aritzeta - Añorga (Dbus)
- Maiatzak 10, larunbata: 3. etapa - Añorga - Martutene (Euskotren)
- Ekainak 22, igandea: 4. etapa - Martutene - Mirakruz gaina (Renfeko trena)
- Uztailak 5, larunbata: 5. etapa - Mirakruz - Ulia - Donostia (Dbus edo Renfeko trena Intxaurrondoraino)
Erlazionatutako dokumentuak
2025/03/11-an argitaratua