Behobia -SS lasterketa: bide mozketak, garraio publikoen zerbitzu bereziak

Lasterketa Azaroaren 8 an da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia

   
   

BIDE MOZKETAK HIRIAN ZEHAR    

Donostia Kalean: bide mozketak mapa batean

Datorren igandean, azaroak 8a, 51. Behobia-Donostia Lasterketa egingo da eta, hori dela-eta, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00 arte ezin izango da sartu Bulebarrera Legazpi kaletik.

Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da. Ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Bulebarrera sartu Askatasun hiribidetik.    

8:30etatik 15:00etara, hiribide hauek itxita egongo dira hiriaren erdialdera joaten direnentzat: Pasaiako Portua, Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra. Helburua: gauzak ahalik eta gehien erraztea lasterketa ondo atera dadin. Hiritik kanpora joateko norabidean, zirkulazioa ez da aldatuko, eta gainontzeko bide guztiak irekita egongo dira.  

Horretaz aparte, laruntaba 8a 23:00etatik 01:00etara, Bulebarra itxita egongo da garraio publikoentzat izan ezik. Horregatik eta gau osoa, 9 eta 25 lineek azken irteerak Legazpi kaletik egingo dute, eta baita B1, B3, B7 eta B8, ere.    

Erlazionatutako dokumentuak    




TAO      

Behobia-Donostia lasterketa  dela eta, 1-1 eta 1-2 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan eta ondorengo koexistentzia kaleetan: Getaria; Alfonso VIII, C/ San Marcial (tramo Fuenterrabia - Etxaide).        

Baimen hau edukiko dute  2015eko azaroaren 7ko,larunbatatik, arratsaldeko 20:00etatik, azaroaren 9ko, goizeko 8:00arte, astehelenararte..      

DBUS      

Datorren igandean, hilak 8, Behobia-Donostiaren 51. edizioa egingo dela eta, 7:00etatik 17:00etara ibilbideetan eta geltokietan honako aldaketa hauek egingo dira:    



Trafiko aldaketak lasterketan zehar

   
    
Proba goizeko 9:30ean hasiko da, Behobian, nazioarteko zubiaren ondoan, eta GI-636 errepideari jarraituko dio ibilbide osoan: Gaintxurizketa igo eta Errenteria igaro, Pasai Antxora Nafarroa etorbidetik sartu arte; hari jarraiki, Donostian sartu, Mirakruz kaletik, Grosetik eta Zurriolako pasealekutik, eta Boulevarden amaitu. Azken parte-hartzailea 11:35ean aterako da.      

Eraginak trafikoan  
06:30etik aurrera, trafikoari itxiko zaio GI-636 errepidea Oxin-Biribileko eta Behobiako biribilguneen arteko bide-tartean; beraz, turismo-ibilgailuentzat ordezko bide bat ezarriko dute, Irungo 54 Poligonotik, eta ibilgailu astunak AP-8 autobidetik desbideratuko dituzte.

8:30etatik aurrera, proba Gaintxurizketako gainetik igarotzean, bypass bat ezarriko dute: bidearen zati bat (Irunerako noranzkoan) parte-hartzaileak Errenteriara bideratzeko erabiliko da; bestea (Donostiarako noranzkoan) ibilgailuen zirkulaziorako, GI-2638 errepidearekin lotura eginez (Lezo Gaintxurizketa).         

8:30etatik aurrera ere, GI-636 errepidea bi noranzkoetan itxiko zaio trafikoari, 7,9 kilometro-puntuaren (Gaintxurizketako gainaren hasiera) eta 5,0 kilometro-puntuaren (Altamira) arteko bide-tartean; beste desbideratze bat ezarriko dute GI-2638 errepidean ere (Gaintxurizketa-Lezo-Altamirako Biribilgunea), eta handik berriz konektatuko ahalko da GI-636 errepidearekin, Don Boscoko tuneleko eremuan.        


Euskotren

         
Euskotrenek azaroaren 8an goizean zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oria/Donostia linean, BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN lasterketa dela eta.Tren berezien ezaugarriak ondorengo hauek dira:        

IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA  
  • Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenak 30 minuturik behin eta geldialdiak geltoki guztietan.          
  • Tren berezi bat egongo da Lasartetik 7:50ean irtengo da eta ondorengo geldialdiak bakarrik burutuko ditu: Lasarte, Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba



IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA  
  • Ohiko zerbitzua indartu egingo da ondorengo trenekin, geltoki guztietan geldialdia burutuz Amara eta Irun Ficoba artean:  7:52an, 8:52an (Hendaia), 9:00etan eta 9:30ean. Era berean 12:00etatik 14:15era tren zirkulazioa indartuko da Amara eta Irun Ficoba artean trenak 15 minuturo izanik.    
  • Ondorengo tren bereziak eskainiko dira, geldialdia Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba geltokietan bakarrik burutuko dituztenak: 7:40an (Hendaia), 8:37an, 9:10ean eta 9:40an.



IRTEERAK ZUMAIATIK HENDAIARA  
  • Tren berezi bat eskainiko da, Zumaiatik 7:41ean irtengo da, Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan geldialdia burutuko duelarik eta baita  Irun Ficoban eta Hendaian.



IRTEERAK HENDAIATIK DONOSTIARA  
  • Zerbitzua Hendaia-Lasarte linean, jaiegunetako ohikoa izango da trenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta zerbitzua Hendaiatik irten eta Amarara joango diren bi trenekin indartuko da 10:43an eta 11:13an eta beste bat Irun Ficobatik  10:19an.



Informazio gehiago: 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.        

RENFE

   
Lasterketaren hasieraren ordutegia kontutan hartuta, Irunera bidaiatzeko eskaintzen diren Aldiriko zerbitzu bereziko lehen trenak ondorengoak dira:    
  1. TOLOSA, 7:17 – IRUN, 8:09  
  2. ZUMARRAGA, 7:17 – IRUN, 8:27    
  3. TOLOSA, 8:01 – IRUN, 8:53    
  4. TOLOSA, 8:30 – IRUN, 9:21    
  5. Donostia, 9:10 eta 9:40 – IRUN, 9:33 eta 10:03



Lasterketan izena eman duten parte-hartzaileentzako, tren-txartelaren salneurria euro 1ekoa da jatorria edozein izanik. Txartel honekin, korrikalariak trenez helduko dira lehendabizi Irunera, eta ondoren, Behobiako ingurura autobus zerbitzu bereziarekin.      

2015/11/03-an argitaratua