Tourraren igarotzeagatik Cervantes plazako motorrentzako aparkalekua kenduko da

Asteazken honetatik aurrera, ekainak 21, Tourra igaro arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Mugikortasun departamentuak aditzera eman du, uztailaren 3an Frantziako Tourraren hirugarren etaparen igarotzea dela eta, Askatasunaren Hiribidean Cervantes plazaren ondoan dagoen motorrentzako aparkalekua kendu beharko dela, errepidea zabaltzeko eta lasterketaren segurtasuna bermatzeko.

Horiek horrela, ekainaren 21etik, asteazkenetik, ekainaren 23ra, ostiralera, bertan aparkatzen duten motorren gidarien sergurtasuna bermatzeko hormigoia kentzeko lanak egingo dira.

Bi egun horietan
  • Motorrek ezingo dute bertan aparkatu.
  • Autobusarentzako bidea itxi egingo da hormigoia kentzeko lanak egin ahal izateko.
  • Askatasunaren Hiribidearen eskuineko bidea, Hernani eta Miramar kaleen artean, hainbatetan moztu behar izango da goizez, eta erabat moztuta egongo da gauez.

Behin Frantziako Tourraren hirugarren etapa igarota, motorrentzako aparkalekua eta hormigoizko espaloia berriro jarriko dira.

2023/06/21-an argitaratua