'Festetan ere aske. Indarkeria sexistarik EZ!'

Udalak Eraso sexisten eta indarkeria matxistaren aurkako kanpaina bat prestatu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


«Festetan ere aske, Indarkeria sexistarik ez!», da aurtengo leloa, Ane Oyarbide jarduneko Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez.

Oyarbidek adierazi duenez, «Ohikoa den moduan, hiriak indarkeria sexista mota oro arbuiatzen duela ikusarazi nahi dugu, eta herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, errespetuan ez ezik, edozein eraso sexista salatzeko eta ez isilarazteko premian ere».

Kanpaina hori egiteko, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta neska-mutilei zuzenduta daude. Horiez gain, kanpainaren leloa duten txapak, eskumuturrekoak, eta itsasgarriak prestatu dira (azken horiek ekimenean parte hartu nahi duten tabernetan jarriko dira). Era berean, udaletxeko alboko balkoian jarriko den pankarta bat ere prestatu da.

«Gainera, iaz egin genuen bezala, Bulebarreko prentsa-kiosko zaharra berriz ere puntu morea izango da jaietako indarkeria matxisten aurrean informazioa, prebentzioa eta arreta emateko», adierazi du Berdintasuneko zinegotziak. «Puntu horretan, indarkeria eta jokabide matxisten inguruko sentsibilizazioa eskainiko da, eta botere- zein menderatze-joerak eta -harremanak prebenitzeko premiaz ohartaraziko da. Era berean, errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira eta festetan gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuei erantzungo zaie» azaldu du.

Informazio puntuak

    FESTA
EGUNA
ORDUTEGIA
LEKUA
San Juan SuaEkainak 23 ostiralaArratsalde – gaua (6 ordu egunean)
19:00 – 01:00
Kursaaleko zubian
Groseko jaiakUztailak 15 larunbataArratsalde – gaua (6 ordu egunean)
21:00-03:00
Kataluna plaza
Karmengo JaiakUztailak 15 larunbataArratsalde – gaua (6 ordu egunean) 22:30-04:30Bulevardeko kioskoan
JazzaldiaUztaila 22, 23, 24Arratsalde – gaua (6 ordu egunean)
20:00 – 02:00
Kursaaleko zubian
Aste NagusiaAbuztuaren 12tik 19ra21 ordu egunean. 13:00 – 10:00Boulevardeko kioskoan
Euskal JaiakIrailak 2 sagardo eguna eta 10 estropada finalaEgunean zehar (6 ordu egunean) Irailak 2: 11:00 – 17:00
Irailak 10: 10:00 – 16:00
Bulevardeko kioskoan
Egiako JaiakIrailak 14, 15 eta 16Arratsalde – gaua (6 ordu egunean)
14; 19:00-01-00
15;22:00-04:00
16; 00:00-06:00
Zehazteke (Virgen del Carmenen edo plaza berrin)

Erlazionatutako dokumentuak

2023/06/16-an argitaratua