Urriak 12: trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak

3 Hondartzetako Krosa Antigua, Erdialde, Gros eta Parte Zaharretik igaroko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


3 Hondartzetako Krosa 10:00etan hasiko da Satrustegi hiribidean eta Irutxulo pasealekuan 11:30ak aldean amaitzea aurreikusten da. Proba Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

Eraginak

  • 06:15: Satrustegi hiribidea trafikoari itxi egingo da eta lasterketari hasiera eman ondoren, itxita jarraituko du 14:00ak arte, gutxi gorabehera, helmugaren desmuntatzea dela eta.
  • 06:15 - 12:00: Irutxulo pasealekua oinezkoentzat itxita
  • 09:30: itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. Hauek irekiz joango dira probaren azkeneko korrikalaria igaro ahala.
  • 09:55 - 10:15: itxita egongo da Boulevard zumardia
  • 09:30 - 11:30: itxita Kontxa pasealekua eta bidegorria (Vinuesa plazatik Antiguako tuneleraino)
  • Igeldo:
    • Igeldora igotzeko: Zumalakarregi - Brunet – Paseo Igeldo
    • Funikular plazara joateko: Zumalakarregi – Brunet – Wiesbaden - Satrustegi

Ibilbidea

Honako hau da lasterketaren ibilbidea: Satrustegi hiribidea – Antiguako tunela - Kontxa pasealekua – Zubieta - Easo – Askatasunaren Hiribidea – Miramar – Hernani - Boulevard – Erregina Erregeordea – Zurriola hiribidea – Lapurdi plaza - J.M.Barandiaran - Luis Pedro Peña Santiago pasealekua– Zurriola pasealekua – Erizainen plaza – Zurriolako zubia - Salamanca pasealekua - Pasealeku Berria - San Juan - Abuztuaren 31 – Nagusia – Portua – Mari - Ijentea – Nautikoa – Clara Campoamor plaza - Kontxa pasealekua – Irutxulo pasealekuan dagoen arrapala arte (Helmuga)

Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte:
  • 09:30etik 11:00etara, gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira Dbuseko hainbat linearen ibilbide eta geltokietan.

Boulevardeko eta Idiakezeko taxi geltokiak bertan behera geratuko dira lasterketa amaitu arte.

Lurpeko aparkalekuak

Lasterketaren antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, urriaren 12an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak.

Boulevard
  • sarrera: ezin izango dira sartu Erregina Erregeordearen kalean korrikalariak dauden bitartean
  • irteera: ezin izango dira atera lasterketaren azken korrikalaria igaro arte
Kursaal
  • sarrera: Zurriola moztuta dagoen bitartean ezin izango dira sartu
  • irteera: ahal denean, korrikalarien artean tartekatuko dira, Zurriola hartuta, Nafarroa hiribiderako norabidean
Okendo
  • sarrera: Grosetik eta Santa Katalina zubitik baino ezin izango dira sartu, baina ez Foruen pasealekutik
  • irteera: Okendotik egingo da

2025/10/09-an argitaratua