Azaroak 26: aldaketak trafikoan

Eragin nagusienak 8:00etatik 14:00ak artekoak izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azaroaren 26an, Donostiako Maratoia, Maratoi Erdia eta 10 km-tako lasterketa direla-eta, Udalak eta Antolatzaileek, hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragingo dituzten aldaketak kontuan hartuta, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan. Ezaugarri eta dimentsio handia duen ekitaldi honek hiria ia geldirik egotea behartuko du, goizeko 8:00etatik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoetatik igaroko da.

Lasterketa eguna

Lasterketak Hernani kaletik aterako dira eta Boulevard zumardian amaituko dute. 08:20an irteera emango zaio 10 km-tako probari, maratoia eta maratoi erdiari, aldiz 09:00etan. Azken korrikalaria Boulevardera,14:00ak aldera, iristea aurreikusten da.

Boulevard zumardia 00:00etatik aurrera itxita egongo da eta Hernani kalea, Peñaflorida kaletik, 06:30etik aurrera. Boulevarda 17:00ak aldera arte itxita egongo da desmuntatze lanak egin ahal izateko.

Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antiguako bizilagunek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, Udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak jarraitu beharko dituzte.

Trafiko mozketei dagokionez, esan behar da 8:00etatik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela. Hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo dela eta trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, azaroaren 26an, igandean, Dbus hiri autobusen erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:00etatik 13:00etara bitartean (38. eta TB lineetako bidaiena izan ezik).

Trafiko sarrerak eta irteerak

Hirira sartzeko trafikoa 08:00etan itxi ondoren, ibilgailuak honako leku hauetatik sartu eta aterako dira.

TAO

Hiriko edozein sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek hiriko alde arautuko beste edozein sektoretan aparkatzeko aukera izango dute azaroaren 24tik, ostiraletik, azaroaren 27ra arte, astelehenera arte, biak barne destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Ibilbideetan eta geltokietan aldaketak egongo dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

Taxia: Kale hauetako geralekuak kenduko dira: Boulevard, Idiakez, Askatasunaren hiribidea, Manterola, Nafarroa hiribidea, Satrustegiko geltokiak kenduko dira, 14:00ak aldera arte.
Azaroaren 26ko 00:00etatik aurrera, Boulevard 3an egongo da taxi geltokia martxan.

Lurpeko aparkalekuak

Hauek dira lurpeko aparkalekuen inguruan antolakuntzak emandako datuak.

2023/11/23-an argitaratua