Trafiko mozketak Donostiako triatloiengatik

Ekainak 24 eta 25

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eraginak trafikoan triatloiengatik


Ekainaren 24an, larunbatarekin, Kontxa pasealekua eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo dira. Igandean, ekainaren 25ean, Kontxa moztuta egongo da 09:00etatik 13:00etara eta Igeldo, 10:15etik 12:00etara, Donostiako Onditz Oroituz triatloiengatik.

Mozketa hauek aldaketak eragingo dituzte Dbusen zerbitzuetan.


Ekainak 24, larunbata: emakumezkoen 13. triatloia


  • Ekainaren 24an, larunbatarekin, Kontxa eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo da.
  • Ordu tarte horretan Ondarretako bizilagunak antolatzaileen laguntzarekin pasa ahal izango dira.
  • Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Easo-San Martinetik sartu ahal izango dira eta gero antolakuntzaren jarraibideei kasu egin.


Bizikletaren ibilbidea (8 Km)
Zubieta, Kontxa, Zumalakarregi (ezkerreko erraia), Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Europa plaza (zerbitzu-bidea), Tolosa hiribidea (zerbitzu-bidea), Bernardo Estornes Lasa, Lautximinieta plaza, Portuetxe, Zentzu aldaketa Iribar plazan, Portuetxe, Lautximinieta plaza, Bernardo Estornes Lasa, Ibaeta plaza, Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Europa, Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Zumalakarregi (kontrako noranzkoan), Satrustegi (kontrako noranzkoan), Kontxa, Zubieta.


Ekainak 25, igandea: 36. Donostiako triatloia-Onditz Oroituz


  • Kontxa 09:00etatik 13:00etara moztuta egongo da.
  • Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Easo-San Martinetik sartu ahal izango dira. Ondarretara sartzeko aldiz, Trento kalearen bidez.
  • Igeldo, txirrindularien lasterketa martxan dagoen bitartean, moztuta egongo da, 10:15tik 12:00etara, gutxi gorabehera.


Bizikletaren ibilbidea (40 Km)
Zubieta, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Berio Lautximinieta, Bernardo Estornes, Xabier Lizardi, Urretxu, Orixe, Errotaburu, Zuatzu, Francisco Grandmontagne, Kañueta, Atotxaerreka, Añorga, Rekalde, Txanga (Orio), Mendizorrotz, Orkolaga, Balentziaga, Igeldo pasealekua, Iruñea, Zumalakarregi, Antiguako tunela, Kontxa, Zubieta, Zaragoza plaza, Rafael Munoa Kalea (helmuga).

2023/06/23-an argitaratua