Aste Nagusia dela eta, trafikoko neurri bereziak hartuko dira, batez ere hiriaren Erdialdean eragina izango dutenak.
Abuztuaren 10etik 17ra Boulevarda itxita egongo da ibilgailuentzat 18:00etatik 01:30era.
- Hilaren 10ean, larunbata, Klasikoa dela eta goizez eta arratsaldez itxitko da lasterketa igaro ahala, eta 17:30etik aurrera ere
- 13an, asteartea, 15:00etatik aurrera, "Bizikleta festa" dela eta
Su artifizialak
Su artifizialak direla eta, Erdialdea itxiko da 21:00etatik 00:00ak arte. Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie ahal den neurrian saihestu dezatela hiriko erdigunera auto pribatuan joatea jai ekitaldiz betetako aste honetan. Horretarako, hiriko garraio publikoaren zerbitzua indartuko da zerbitzu bereziekin. Suek dirauen bitartean eta zezensuzkoa amaitu arte, Kontxako pasealekuko bidegorria moztuta egongo da.
Boulevard itxita
Abuztuaren 11n, 12an, 14an, 15ean, 16an eta 17an, 18:00etatik 01:30era itxiko da Boulevard zumardia.
Larunbata 10
Larunbatean, abuztuak 10, Aste Nagusiaren hasiera egunean, Boulevarda goizez eta arratsaldez Klasikoa dela eta itxita egongo da lasterketaren ordutegian eta gero 17:30etik 01:30era.
Asteartea 13
Asteartean, abuztuak 13, "Bizikleta festa" egunean 15:00etatik aurrera itxiko da, 01:30ak arte.
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat eta bizikletentzat abuztuaren 2tik 23ra barrakak direla eta.
Sagues
Sagues itxita egongo da abuztuaren 11tik 19ra, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik.
Matia kalea
Abuztuaren 15ean Mikeleteen eta Txalupagilene plazaren artean itxita egongo da Matia kalea 08:30etik 15:00etara haurrentzako jaietako ekintzengatik eta 15:00etatik 21:00etara Mikeleteak eta Sukia artean.
Antiguan ekitaldiak direla eta, abuztuaren 15ean, ostegunean, 8:30etik 21:00etara gutxi gorabehera 5-Benta Berri linea ez da Matia kaletik joango. Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara eramango dira.
Taxiak eta aparkalekuak
Trafikoa itxita dagoen bitartean,
ez da taxi zerbitzurik egongo Boulevardeko geltokian, eta Boulevardeko aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko Bretxatik egin beharko da.
Alderdiederreko aparkalekurako sarbidea 22:00etatik 01:30era egongo da mugatuta, eta ezinezkoa izango da 22:00etatik 00:00etara ateratzea abuztuaren 12tik 19ra (biak barne).
Garraio zerbitzu bereziak
Dbusek egunero indartuko ditu autobus zerbitzuak. Su artifizialetan geltokiak aldatu egingo dira eta bukatzean zerbitzu bereziak egongo dira auzoetara 05:00ak arte eta gaueko Gautxoriak 01:00etatik aurrera hasiko dira Boulevardetik.
Halaber, astelehenean, abuztuak 14, Ama Birjinaren bezperan, Gautxori zerbitzuak egongo dira gau osoan zehar.
Informazio guztia:
www.dbus.eus
Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko lotura zerbitzua: Illunben zezenak egongo direnez, abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdearen artean.
Euskotren: Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du egunez eta gauez,abuztuaren 10etik 17ra bitartean, Donostiako Aste Nagusia dela eta.
Zehazki, trenbide-zerbitzua indartuko da, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• E1 Zumaia-Amara (Donostia / San Sebastián).
• E2 Lasarte Oria-Amara (Donostia / San Sebastián)-Hendaia.
• E5 Altza-Amara (Donostia / San Sebastián).
Lurraldebus: abuztuaren 10tik 17ra, Aste Nagusia dela eta, geraleku aldaketak eta zerbitzu bereziak izango dira Lurraldebusen. Informazio guztia:
Lurraldebus
Renfe:
Renfek 40 tren eskainiko ditu gauez Donostia eta Brinkola artean Aste Nagusian Zerbitzu bereziak 23:40 eta 04:30 bitartean eskainiko dira egunero.
Pasealeku Berria itxita
Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, baita bidegorria ere, Aste Nagusiko feriala dela eta, abuztuaren 2ko arratsaldetik aurrera.
Itxiera San Juan kalea, 27 (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea) eta Pasealeku Berriaren arteko elkargunetik aurrera egingo da, abuztuaren 2tik 23ra.
Barkatu eragozpenak.
TAO
1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrentzako TAO aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien
ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, irailaren 30era arte. Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Puntu morea
Aste Nagusian, abuztuaren 10etik 17ra, Udalak eraso sexisten aurkako informazio guneak jarriko ditu honako ordutegi eta kokapenetan:
13:00etik 05:00etara Boulevardeko kioskoan (Udaletxearen aurrean)
05:00etatik 10:00etara Emakumeen Etxean (Okendo 9) eta telefono honetan 630 934 994
Igogailu eta eskaileren ordutegia
Azken urteetan ohikoa izan den bezala, Aste Nagusian 28 igogailuen, 2 igogailu inklinatuen eta Donostiak dituen eskailera eta arrapala mekanikoen 4 instalazioen ordutegiak aldatuko dira.
23:00etan amaitu beharrean, 01:00ak arte luzatuko da funtzionamendua, hau da, bi ordu gehiago
.Jaiak igarota, abuztuaren 18an, igandea, zerbitzuak ohiko ordutegiari ekingo dio, 07:00etatik 23:00etara.