Alerta euria, olatu altuera eta haizeagatik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Asteazkena, hilak 9:


  • Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 10etatik 24etara ordu lokala.  Haizeguneetan, ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute. Haizeguneak ez diren lekuetan boladak 60-80 km/h ingurukoak izango dira.
  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 12-10 segundokoa izango da.
  • Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota jaisten joango da, eguerdi partean 1000 m inguruan egongo da eta gauean 600 m inguruan egongo da, noizean behin 500 m-ra. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait lekutan oso ugaria eta iraunkorra, batez ere kantauri isurialdean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake. Aurreikusitako lodierak: 5-30 cm 1000 m-ra, 0-5 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 12etatik 24etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 24 ordutan, 60-80 l/m² inguru pila daitezke, hilak 9, 12etatik, hilak 10, 12etara. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait puntutan oso ugaria eta iraunkorra, batez ere kantauri isurialdean. Egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake.
  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 16etatik 18etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 4-5 m inguruan kokatuko da. Olatuen arteko periodoa 12 segundokoa izango da. Itsasgora 17:04 (ordu lokala) 4,68 m-ko altuerakoa. Itsasgoraren unean gainezka egiteko indizeak I=6 m eta Imax=6,4 m.



Osteguna, hilak 10:


  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 12etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 24 ordutan, 60-80 l/m² inguru pila daitezke, hilak 9, 12etatik, hilak 10, 12etara. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait puntutan oso ugaria eta iraunkorra, batez ere kantauri isurialdean. Egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake.
  • Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala. Goizaldean elur-kota 600 m-ra egongo da, noizean behin 500 m-ra, igo eta eguerdi partean 900-1100 m-ra egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait lekutan oso ugaria eta iraunkorra, batez ere kantauri isurialdean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake. Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm 1000 m-ra, 2-10 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 18etaraordu lokala. Goizaldean eta goizean goiz olatuen altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izango da baina txikitzen joango da arratsaldean 3,5 m ingurukoa izan arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 m inguruko olatuak altxatuko ditu, txikitu eta arratsaldean 3 m-koak izango dira. Olatuen arteko periodoa: 12 segundokoa izango da.
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 03etatik 07etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 4-5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa 12 segundokoa izango da. Itsasgora 05:21 (ordu lokala) 5 m-ko altuerakoa. Itsasgoraren unean gainezka egiteko indizeak I=6,6 m eta Imax=7,1 m.
  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 17etatik 19etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 3,5-4 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa 12 segundokoa izango da. Itsasgora 17:43 (ordu lokala) 4,75 m-ko altuerakoa. Itsasgoraren unean gainezka egiteko indizeak I=6 m eta Imax=6,4 m.



Ostirala, hilak 11:


  • Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 05etatik 07etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 2,5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa 11 segundokoa izango da. Itsasgora 06:02 (ordu lokala) 5 m-ko altuerakoa. Itsasgoraren unean gainezka egiteko indizeak I=6 m eta Imax=6,3 m.
  • Goizaldeko itsasgoran behatutako gainezka egiteko indizeak (m) :I= 6 Imax= 6,3

2016/03/09-an argitaratua