TREBA Gazteak 7 "Pilula" eskainiko ditu, egun bateko doako prestakuntza sorta
Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan izango dira, urriaren 16tik abenduaren 18ra bitartean
TREBA Gazteak doako prestakuntza-programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako gazteen eskura jarri du, udaletako Gazteria Departamentuekin lankidetzan.
18-30 urte bitarteko gazteei beren ahalduntze-prozesuan eta garapen integralean lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da
. Xedea da gazteen emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesuak sortu eta finkatzea. Izan ere, landu nahi diren gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.
Ekimen horri lotuta, Bidebietako
Kontadores Gazte Zentroak
7 "Pilula" eskainiko ditu (egun bateko prestakuntza),
sexualitatea, ongizate emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzeko.
• Sexualitatea. Oinarrizko ikastaroa. Urriak 16, 17:30-20:30
• Sexualitatea. Komunikazioa eta boterea intimitatean. Urriak 23,17:30-20:30
• Sexualitatea. Arauaz harago. Urriak 30, 17:30-20:30
• Ongizate emozionala. Oinarrizko ikastaroa. Azaroak 14, 17:30-20:30
• Ongizate emozionala. Jende aurrean komunikatu. Azaroak 20, 17:30-20:30
• Begirada kritikoa. Oinarrizko ikastaroa. Abenduak 11, 17:30-20:30 (Bertan behera)
• Begirada kritikoa. Scape box. Abenduak 18, 17:30-20:30
Pilula guztiak presentzialak eta doakoak izango dira eta parte hartu ahal izateko
izena ematea beharrezkoa izango da web honen bitartez:
www.kontadores.eus
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
X: @DssGazteria
Instagram: @DssGazteria eta @dss_kontadores
2025/10/08-an argitaratua