Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Zubien emakidak, Instalazio foltovoltaikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zubien emakidak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarieskatzea itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakida berri bat, Urumea ibaiaren gaineko bosgarren zubikoa, gaur egun "Jose Antonio Agirre Zubia" izenekoa, mantentzeko eta ustiatzeko. Ustiapen hori Donostiako Udalak egin du 2008tik, okupaziorako emakida-tituluaren bidez.

Era berean, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari itsas-lehorreko jabari publikoko 246,13 m²-ko azalera okupatzeko emakida legez aurreikusitako eperako luzatzeko eskatzea erabaki da, Cristina Enea parkearen eta Loiolako Erriberaren arteko pasabidea, gaur egun "Mikel Laboa pasabidea" deritzona, aldatzeko proiektuko obrak egiteko eta kontserbatzeko.


Instalazio foltovoltaikoa


Tokiko Gobernu Batzarrak Altzako ikastetxe publikoan autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiektua onartu du (Txapinene, 21). Proiektuaren lizitazio aurrekontua 118.778 eurokoa da eta gauzatzeko epea 8 hilabetekoa.

2023/09/19-an argitaratua