Aste Nagusia 2018: trafiko neurriak eta garraio zerbitzu bereziak

Zentroan trafikoa moztuta egongo da egunero 21:30tatik 00:00etara su artifizialak direla-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
  Abuztuaren 11tik 18ra ospatuko da aurten Aste Nagusia Donostian, ondorioz hirian, eta batez ere Zentroan eragina izango duten trafiko neurriek hainbat trafiko mozketa eta garraio zerbitzuen aldaketak eragingo dituzte.  

Boulevard itxita egongo da abuztuaren 11tik 18ra bitartean 18:30tatik 00:00etara (garraio publikoa izan ezik, 21:30etatik 00:00etara ). Dena den, hilaren 11n, etenaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, abuztuaren14an berriz, Bizikleta Festa dela-eta, 15:30ean hasiko da.
 
Gainera su artifizialak direla-eta, 21:30etik 00:00etara trafikoa moztuta egongo da Erdialdean. Horregatik, ahal izanez gero, auto pribatua ez hartzeko gomendatzen da, horretarako gainera autobus eta tren zerbitzu bereziak jarriko dira.

Zerbitzu bereziak: Dbus, Renfe, Euskotren



Dbus
Abuztuaren 112tik 18ra, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu egunero. Su artifizialak irauten duten bitartean berriz geltoki aldaketak egingo dira. Halaber, abuztuaren 14an, asteartea,  Ama Birjina egunaren Bezpera, Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da.  Dbus zerbitzu bereziak --> Aste Nagusia DBUS      

Renfe
Renfek Donostiarako zerbitzuak indartuko ditu gauero su artifizialak ikustera joateko    
Donostiako Aste Nagusia dela eta, Renfe Aldiriak gaueko 90 tren zerbitzu berezi jarriko ditu abian. Tren hauek, larunbatak 11ko gauetik igandeak 19ko goizaldera bitartean egongo dira abian. Horiek horrela, Aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 45.000 plaza gehitzen zaizkie. Gaueko Aldiriko trenak jaiak dirauten aste osoan zehar etengabe egongo dira martxan.     

Gauzak horrela, jaiak dirauten 8 egunetako gauetan zehar, gaueko tren bereziak egongo dira abian egunero Donostiatik Tolosa eta Irunera 23:35etatik 5:38etara bitartean.  Bestalde, Renfek ohiko Aldiriko zerbitzuak indartu ditu. Zehazki, festetan zehar egunero mugimendu gehien bilduko dituen tartea 21:00etatik 23:00etara izango da. Mugimendu ugariko bi orduko tarte honetan zehar, Renfek Tolosatik Donostiarako tren zerbitzuak indartuko ditu.  Renfe zerbitzu bereziak -->  Aste Nagusia RENFE    

Euskotren
Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.  Informazio gehiago --> Aste Nagusia Euskotren    

TAO
Hirian udaran ospatuko diren ekitaldiak  direla eta, (Jazzaldia, Donostiako klasika eta Aste Nagusia) Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 23tik abuztuaren 21era, biak barne.        

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.  Informazio gehiago --> TAO guneak Donostian  



OTA

   
Hirian udaran ospatuko diren ekitaldiak  direla eta, (Jazzaldia, Donostiako klasika eta Aste Nagusia) Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 23tik abuztuaren 21era, biak barne.        

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean. 
     

DBUS

   
Abuztuaren 112tik 18ra, Aste Nagusia dela eta, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu egunero. Su artifizialak irauten duten bitartean berriz geltoki aldaketak egingo dira. Halaber, abuztuaren 14an, asteartea,  Ama Birjina egunaren Bezpera, Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da.    

Aste Nagusia dela eta garraoien aldaketak

   
11etatik 18etara Bulebarra itxita izango da 18:30etatik. 11a 17:00etan eta 14a 15:30etan izango da .  
Más info -->Semana Grande Cortes PDF  

Euskotren

   
Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.  

Renfe

 
Renfek Donostiarako zerbitzuak indartuko ditu gauero su artifizialak ikustera joateko  
Donostiako Aste Nagusia dela eta, Renfe Aldiriak gaueko 90 tren zerbitzu berezi jarriko ditu abian. Tren hauek, larunbatak 11ko gauetik igandeak 19ko goizaldera bitartean egongo dira abian. Horiek horrela, Aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 45.000 plaza gehitzen zaizkie. Gaueko Aldiriko trenak jaiak dirauten aste osoan zehar etengabe egongo dira martxan.     

Gauzak horrela, jaiak dirauten 8 egunetako gauetan zehar, gaueko tren bereziak egongo dira abian egunero Donostiatik Tolosa eta Irunera 23:35etatik 5:38etara bitartean.  Bestalde, Renfek ohiko Aldiriko zerbitzuak indartu ditu. Zehazki, festetan zehar egunero mugimendu gehien bilduko dituen tartea 21:00etatik 23:00etara izango da. Mugimendu ugariko bi orduko tarte honetan zehar, Renfek Tolosatik Donostiarako tren zerbitzuak indartuko ditu.     
Más info -->

2018/08/08-an argitaratua