Adifek eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari diren obrak direla-eta, abiadura handiko trena eraikitzeko hirugarren erreiko lanak direla-eta, tren-zerbitzua eten behar izango da martxoaren 25ean eta 26an, Hernani eta Irun artean.
Renfek errepide bidezko garraio-zerbitzu alternatiboa ezarriko du Hernani eta Irun arteko azpiegituran.
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek errepideko garraio-plan bat jarriko du martxan tren guztientzat, honako ibilbide eta egun hauetan:
Aldiriko trenak
Hernani eta Lezo / Errenteria artean autobusak egongo dira bidaiarientzat, bi noranzkoetan. Autobusak Hernani – Donostia – Pasaia – Lezo / Errenterian geldituko dira.
Irun eta Irungo Bentak helmuga/jatorria duten bidaiariek Pasaiaraino egingo dituzte transbordoak TOPOan, zerbitzua ematen ez duten lehen eta azken orduetan izan ezik, horiek autobusez egingo baitituzte.
Era berean, mikrobusak erabiliko dira Martuteneko, Loiolako, Groseko, Ategorrietako, Intxaurrondoko eta Herrerako geltokietako bidaiarieintzako eta Hernaniko edo Pasaiako geltokiekin lotzeko, helmugaren arabera.