Soberakinaren zati handi bat Loiolako Kuartelak erosteko bideratuko da

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok azpimarratu du, Udalaren egoera ekonomikoa orekatua dela

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak 2022ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du, eta emaitza honakoa izan da: Udalak 8,6 milioi euroko superabitarekin amaitu du, hain zuzen ere, gehienbat Loiolako Kuartelak erosteko erabiliko den superabita.

Diru-sarrera arruntak eta apartekoak

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok nabarmendu du, Udalaren diru-sarrera arruntak 23,5 milioi euro handiagoak izan direla, hau da, %6,5 handiagoak. Izandako diru-sarrera arruntei esker, Udalak ez ditu erabili behar izan aparteko diru-sarreretan aurreikusita zeuden 13,3 milioi eurotako mailegu berriak.

Gastu arruntak eta inbertsioak

Bestalde, iazko ekitaldian gastu arrunta aurreikusitakoa baino 25,1 milioi euro txikiagoa izan da - 0,4 langile-gastuan, 14,3 funtzionamendu gastutan, 10,3 diru-laguntzatan, eta 0,04 kreditu globalean -.

Inbertsioei buruz, Udalak aurreikusitakoaren %34,71 exekutatu du. Hortaz, 2023ko ekitaldira 113,9 milioi euro zenbatzen dituzten inbertsioak gehitu ditu.

Ahorro y endeudamiento

2022ko abenduaren 31n zegoen aurrezki arrunta 36,3 milioi eurotakoa zen. Horri esker, Udalak gastu arruntei diru-sarrera arruntekin arazorik gabe aurre egin diezaieke. Gainera, 2022ko likidazioak erakusten du, Udalak arrazoizko zorpetze maila duela.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/16-an argitaratua