Jazzaldia - Abisuak: TAO, DBUS, Lurraldebus...

TAO txartela duten hiritar guztiek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko uztailaren 17tik 27a arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

   
Jazzaldia dela eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 17tik, astelehenetik, uztailaren 27arte, hurrengo asteko ostegunera arte, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Dbus

   
Uztailaren 20etik, osteguna, uztailaren 25era arte, asteartea 2017KO JAZZALDIA dela eta, Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara.    

Uztailaren 21ean, ostiralean, 22an, larunbatean, eta 24an, astelehenean, autobus zerbitzua 4:00etan amaituko da. Uztailaren 20an, ostegunean, eta uztailaren 25ean, asteartean, berriz, 1:00etan bukatuko da, eta uztailaren 23an, igandean, 2:00etan.      

23:00 eta 01:00 arteko zerbitzuak kontsultatzeko, webgunea begiratu.    

Dbusek autobus zerbitzua indartuko du ostiralean, uztailaren 21a, The Pretendersen kontzerturako.  

Lurraldebus


Donostiako Jazzaldia 2017 dela eta gaueko zerbitzu bereziak izango dira. Informazio gehiago Lurraldebuseko webgunean

2017/07/12-an argitaratua