98 hautagai 2025eko Urrezko Danborra izateko

Abeslariak, sukaldariak, kirolariak, aktoreak... kontsultatu zerrenda osoa albiste honen barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak 2025eko Urrezko Danborra jasotzeko behin betiko hautagaitzak aztertzeko eta balioztatzeko prozesua amaitu du, eta bertatik 98 hautagai atera dira saridunak izateko.

Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketa egiteko edo, adostasun handia badago, sariduna izendatuko du.

Guztira 380 pertsona fisiko eta juridikok parte hartu dute prozesuan. Jasotako hautagai-zerrendetatik, 42 baztertu dira eta besteak taldekatu dira. Hala, 98 hautagai gelditu dira 2025eko Urrezko Danborraren aukeraketa prozesuan.

Baztertuak izan direnak hainbat arrazoirengatik izan dira; besteak beste, proposatutako hautagaiek izaeta juridikorik ez dutelako, sariaren xidearekin bat ez datozelako edo proposamenaren tonu desegokiagatik.

Kontsultatu hurrengo PDF honetan proposatutako pertsona guztien zerrenda

Erlazionatutako dokumentuak

2024/11/22-an argitaratua