Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Donostian ospatuko diren ekitaldien egitaraua osoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Martxoaren 8an, astelehenean, "Emakumeen Nazioarteko Eguna" ospatuko da aurten ere, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta hirian duten papera aitortzeko. 2021 honetan ekitaldi-programa bat prestatu da Berdintasun Sailetik hainbat erakunde eta elkarterekin lankidetzan. Programa, osasun-arrazoiak direla eta, aurten soilik digitala izango da esteka honetan:

Martxoaren 8ko ekitaldien Egitaraua PDF

Hainbat jaduera


  • Kultur etxeetan emakume-elkarteekin elkarlanean antolatu dira jarduerak: Altzako Emakumeen Astea, Intxaurrondoko Emakumeen Astea, 'Gure ahotsak' kontzertua... Informazio gehiago www.donostiakultura.eus webguneko agendan.

  • Haurtxokoek eta Gaztelekuek hainbat jarduera egingo dituzte martxoaren 8ari garrantzia emateko Ane Labakak eta Bea Egizabalek "Erradikalak giñen" antzezlana eskainiko dute Martxoaren 18an Kontadoresen. Informazio gehiago: www.donostia.eus/gazteria eta www.kontadores.eus

  • Berdintasun Sailetik Autodefentsa feministaren ildoarekin jarraituta saio bat antolatu da, martxoaren 20an, 8 ordukoa, Emagin Elkarteak dinamizatua. Asmoa aurrez aurreko tailer hori egitea da, baina online egiteko aukera erreserbatzea, osasun-egoeraren arabera. Informazioa eta inskripzioak: www.donostiakoemakumeenetxea.com

Beste erakunde batzuk
  • Haurralde Fundazioak deialdia egin du martxoaren 8rako, 11: 30ean, Katalunia plazan, "El Opresor tiene nombre" performance-rako.
  • Gehituk eta Mugen Gainetik taldeek "fanzine" ahalduntzen duten emakumeen komikia aurkeztuko dute martxoaren 11n 19:00etan, Zoom bidez.
  • Azkenik, gogoratu Donostiako Asanblea Feministak manifestazioa deitu duela martxoaren 8rako, eta bertan Donostiako Emakumeen Etxeak parte hartuko duela.

Aurtengo kartela

Aurten, Concetta Probanza diseinatzaile urretxuarrak egin du martxoaren 8ko kartela. "Emakume nekatu bat erakusten du, inork ez du zaintzen, ezta berak ere. Etsita dago, eta bere buruari galdetzen dio ea non dauden zein ondo egiten duen esaten diotenak, horretarako inor ez baita izan. Kontzientzia? Zer egin behar da? Ez dago atsedenik, izan ere, une horretan erruduna naiz: ama, alaba, iloba, erraina... ", adierazi du kartelaren sortzaileak.

2021/03/09-an argitaratua