Kontsulta publikoa: etxebizitzen erabilera eta nola banatu

Ekarpen epe amaiera: 2023/10/24

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Etxebizitza erabilera bizitegi eraikinetako solairuetan nola ezarri eta lehengo etxebizitzak nola banatu arautzeko udal ordenantza aldatzeko proposamena.

12 urte pasa dira ordenantza onartu zenetik, eta ordutik auzo asko garatu dira. Egungo ordenantzaren aplikazio eremutik kanpo daudenez ez dute erregulaziorik zentzu horretan.
Ezinbestekoa da linbo horretatik ateratzea. Gainera, Jaurlaritzak onartutako bizigarritasun baldintzen dekretuak ordenantza dekretura egokitu beharra dakar.

Helburuak
  1. Gaur egun eraikita dauden lokalen, baina ordenantza egin zenean existitzen ez ziren auzoen zehaztugabeko egoera argitzea.
  2. Eusko Jaurlaritzak onartutako bizigarritasun dekretuaren eta ordenantzaren arteko talka ekiditea. Bikoiztuta dauden baldintzak kentzea zalantza eta arazorik izan ez dadin.
  3. Ordenantzako 7.5 artikuluko Pribatutasun eta segurtasun baldintza orokorrek babestutako eraikinetako behegainetan etxebizitzak ezartzeko aukerak erabat ez mugatzea.

Informazioa
www.donostia.eus/ordenantza
www.donostia.eus/kontsultapublikoa

Ekarpen epe amaiera: 2023/10/24


Dokumentuak

2023/10/23-an argitaratua