2022ko hondartza denboraldia
Eguzkitakoen zozketaren emaitzak honakoak izan dira:
- Eguzkitako orokorrak: 151 (Zerrenda PDF formatuan)
- Egokitutako eguzkitakoak: 6 (Zerrenda PDF formatuan)
Zenbaki hauek eguzkitakoa aukeratzeko hurrenkera ezartzen dute.Datu zehatza goiko PDFan aurkituko duzue.
Zozketa egin ondoren, esleipenaren lehenengo fasea hasiko da eta zozketan egokitutako ordena jarraituz, zorionekoak izan direnak izango dute eguzkitakoa hautatzeko aukera.
Lehendabizi, izena ematean hautatutako hondartza, eguzkitako mota eta sektorea aukeratu beharko dira. Eskatutakoaren barruan hautatzeko aukera izan eta uko egiten diotenek galdu egingo dute jarritako fidantza.
Esleipena Udalaren webgunearen bidez egingo da, bertara sartzeko erreserba zenbakia sartu beharko delarik. Webgunera sartzeko aukerarik ez duenak, udaletxera jo dezake, eta han ohiko hiritarren arreta zerbitzuan (UdalInfo) egin.
2022/04/11-an argitaratua