DBH-ko 4. mailako ikasleek berpizte kardiopulmonarreko teknikak ikasiko dituzte
22 ikastetxetan ematen dira, DYArekin eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan
Beste urte batez, Donostiako Udalak, Osasuna Sustatzeko atalaren bitartez, bihotz-biriketako bizkortzeari (BBB) buruzko ikastaro bat antolatu du DBHko 4. mailako ikasleentzat, DYA eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean. 22 ikastetxetan emango den ikastaroan 1.300 ikaslek parte hartuko dutela aurreikusten da.
Denbora faktorea
Denbora faktore erabakigarria da eta azkar jokatu behar da maniobra erraz batzuk erabiliz; maniobra horiek geldialdi kardiorrespiratorioa izan duen biktimaren ondoan daudenek egin behar dituzte. Maniobra horien bidez funtzio kardiobaskularrak ordeztu nahi dira osasun zerbitzuak egoeraz arduratu arte, hau da, protokolo bidezko bizi-euskarri aurreratuko neurriak aplikatu arte, geldialdi kardiorrespiratorioa leheneratzen saiatzeko.
5 urrats
Lekukoek geldialdi kardiorrespiratorio batean behar bezala laguntzeko, aldez aurretik,
'biziraupen kate' gisa ezagutzen diren
ekintza batzuk egin behar dira; hain zuzen ere, aipatu kateak
bost urrats ditu, elkarri lotutakoak:
- Egoera detektatzea
- Larrialdi Zerbitzuei abisua ematea, 112 zenbakira deituz
- Bihotz masajea egiten hastea
- Ahal bada, Kanpoko Desfibriladore Erdi-automatiko bat lokalizatu eta erabiltzea
- Larrialdi Zerbitzuak iritsi arte itxarotea
Osasun Publikoko zinegotzi ordezkaria den Iñigo Garcíak azaldu duenez, “
bihotz-biriketako geldialdia osasun publikoko arazo bat da. Kontuan izan behar da horrelako geldialdien % 80 ospitaletik kanpo gertatzen direla eta geldialdi baten lekuko izan daitezkeen pertsonen % 25ek baino ez dakiela horrelako egoera batean behar bezala laguntzen. Hori dela eta, funtsezkoa da herritarrei prestakuntza ematea, biziraupen tasak igotzea nahi badugu. Ikasleei zuzentzen diegu ikastaroa, uste baitugu berpizteko teknikei eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza egokia ezinbestekoa dela horrelako kasuetan laguntzeko”.
Erlazionatutako dokumentuak
2025/03/11-an argitaratua