2020ko Udal egutegia abenduaren 20an banatuko da

Goizeko 11:00etatik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
   
Donostiako Udalak 2020ko udal egutegiak banatuko ditu doan (Hemen duzu PDF formatuan)      
  • datorren ostiralean, hilak 20, goizeko 11:00etatik aurrera    
  • Alderdi Ederreko sarrera nagusian, Udal Musika eta Dantza Eskolan eta Altzako Udalinfon.  


Kultur etxeetan ere

     
Auzo ezberdinetako kultur etxeetan ere udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera 11:00etatik aurrera: Okendo, Casares, Amara-Ernest Lluch eta Egia.      

Arratsaldez aldiz, eta 16:30etik aurrera hurrengoetan: Aiete, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Larratxoko liburutegia eta Antiguo-Lugaritz.      

Donostiako saltoki historikoak

     
Aurten hiriko saltoki historikoak omentzen ditu egutegiak, 12 denda enblematikoen irudiak eta hauen istorioz osatua dago:
  • Sastrería Cortés,  
  • Semillas Elosegui,    
  • Casa Ponsol,    
  • Ajuria,  
  • Perfumería Benegas,
  • Arenzana,    
  • Villa María Luisa,    
  • Farmacia Imaz Casadevante,    
  • Casa Erviti,    
  • Pastelería Otaegui,    
  • La Casa del Artista  
  • eta Eskulanen Etxea / Casa de Labores.  


Argazkilariak 6 dira guztira: Esti Veintemillas Barreda, Nagore Iraola González, Alex Iturralde, Sara Santos Castaño, Dani Blanco Castillón eta Pablo Gómez Álvarez.    

Aurten ere Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin banatuko dira egutegiak. Ostiraletik aurrera eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita Udaletxeko sarreran ere.      

2019/12/20-an argitaratua