Errege Magoen Desfilea: ibilbidea, bide mozketak, Dbus zerbitzuak, TAO

Boulevarda 17:00etatik 20:00etara itxita egongo da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 

TAO


Urtarrilaren 5ean, larunbatean, izango den Errege Magoen desfilea dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Baimen hau edukiko dute urtarrilaren 3tik, ostegunetik, urtarrilaren 7ra, hurrengo asteko astelehena arte, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.  

Bide mozketak

 
Boulevarda 17:00etatik 20:00etara itxita egongo da.    
Halaber, Errege Magoen desfileak iraun bitartean, ibilbideko kaleetan zirkulazioa zatika moztuko da, Kabalgata pasatu ahala, zabaltzen joango dira. Ikus ibilbidea/planoa.      
Hori dela eta, desfilera edo erdialdera hurbildu nahi duten pertsonei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie.

Desfilearen ibilbideak: goiz (auzoak) eta arratsalde (erdialdea)


Goizean: Ekialdeko Errege Magoak Miramar Jauregiko lorategietara helduko dira goizeko 11:00etan. Gerora, iaz egin bezala, Erregeek bisita bat egingo dute Donostiako auzo batzuetara; Egia (11:30), Intxaurrondo (12:00), Bidebieta (12:30), Martutene (13:00), Loiola (13:30) eta Amara (13:45) bisitatuko dituzte. 14:15ean Errege Magoak udalera helduko dira, 15:30ean ekingo diote ohiturazko Udalbatza Aretoko harrerari. Harrera hori 17:30 arte iraungo du.  


Dbus


Urtarrilaren 5ean, Erregeen desfilea dela eta, Dbuseko zerbitzuetan eta ibilbideetan aldaketak egingo dira 17:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera.Ikus aldaketak Dbusen.  

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/03-an argitaratua