Diru laguntzen eskaerak egiteko epea

Martxoaren 27ko Tokiko Udal Gobernu Batzordearen gai zerrendan dago luzatzeko proposamena

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2018ko otsailaren 27ko GAOn argitaratu ziren Donostiako Udalaren 2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiko Oinarriak: ondorioz, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango zela zehazten zen, otsailaren 28tik martxoaren 27ra arte, biak barne.   

Gorabehera tekniko bat dela eta, eskaerak tramitatzeko aplikazioa ez da operatiboa egon eskaerak egiteko aipatutako hilabetearen une batzuetan. Gorabehera honek ez die eskaera guztiei eragin: eskaerak bete eta erregistratzeko prozesua modu erregularrean burutzen ari da eta Udaleko Zerbitzu Informatikoak elkarte batzuek izan dituzten zailtasunei erantzuten ari dira beharrezkoak diren ahaleginak eginez.  

Duñike Agirrezabalaga Ugarte Zinegotzi delegatuak datorren martxoaren 27an egingo den Tokiko Udal Gobernu Batzordeari akordio hau hartzea proposatu dio: luzatzea 2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko eskaerak aurkezteko aurreikusten zen epea 2018ko apirilak 20 bitarte. Luzapenak lerro hauei eragingo lieke Gizarte Ekintza, Herri Partaidetza, Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria, Giza Eskubideak, Ingurumena, Euskara, Kultur Aniztasuna eta Donostia Kultura Enpresa Entitate Publikoa.  

Martxoaren 27an, asteartean bertan, jakinaraziko da Tokiko Udal Gobernu Batzordeak hartutako erabakia.    

2018/04/13-an argitaratua