Anoetako Estadioko obrak hainbat trafiko eragin izango ditu

Eraginak uztailaren erdia arte irautea espero da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Maiatzaren 12an denboraldiko azken partida jokatuko da Anoetako Estadioan eta, beraz, astelehenetik aurrera lanak fase berri batean sartuko dira. Eta fase horretan estadioaren sabaia eutsiko duten zertxak jarriko dira.eta zelaia hiru metro gutxi gorabehera jaitsiko da eraikitzen ari diren harmaila berrien mailan jartzeko.  

Estadioaren lanen fase berri honek inguru horretako trafikoan hainbat eragin izango ditu. Zertxak jarri ahal izateko kamioiak Errondo pasealekutik sartu behar izango dute. Sarrera eta irteera horiek maiatzaren amaiera arte iraungo dute, izan ere, orduan amaituko dute zertxak jartzen.  

Aparkalekuak


Obraren fase berri honetan hainbat aparkaleku kenduko dira Anoeta pasealekuan, hain zuzen ere, Errondo pasealekuko sarreratik belodromoaren biribilgunea arte, eta Txuri Urdin Izotz Jauregiaren aurrean daude beste hainbat.  

Atano III frontoiaren ondoan dagoen aparkalekua erabili ahal izango da, zertxa jartzen duten eguna izan ezik. Izan ere, egun horretan aparkaleku hori segurtasun neurriak direla eta itxi egingo da. Gainera, Anoeta kirolgunera ibilgailuan joan behar dutenei gomendatzen zaie Atano III ondoko aparkalekuan edo Illunbeko kanpoko aparkalekuan ibilgailua uztea.  

Zirkulazioa Anoetatik

 
Anoetako kirolgunerako sarrera orain arte bezala mantenduko da. Hau da, ibilgailuak zein oinezkoak (lurrean margotutako guneetatik) Begiristain doktorearen pasealekutik sartu eta irtengo dira eta, ahal den neurrian, Errondoko irteera erabili ahal izango da trafikoa arintzeko.

2018/05/11-an argitaratua