San Sebastian eguneko ekitaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira udal webgunean

Klik batean udal web orriko goialdean dagoen banner nagusian sartuta ikusgai egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte 2019ko San Sebastian eguneko ospakizun nabarmenenak; larunbatean hasita, Hiritar Merezimendu Dominen emate ekitaldia eta Bandera igoera eskainiko dira. Igandean Haur danborrada, Urrezko Danborra emate ekitaldia eta Bandera jaitsiera ere hurbiletik jarraitzeko aukera izango da www.donostia.eus webgunetik.      

Klik batean udal web orriko goialdean dagoen banner (irudi) nagusian sartuta ikusgai egongo dira honako ordutegietan:      

Larunbata, urtarrilak 19:      
  • 19:00: Hiritar Merezimendu Dominen emate ekitaldia
  • 23:45: Bandera igoera

Igandea, urtarrilak 20 :  
  • 12:00: Haur Danborrada     
  • 12:30: Hiriko Urrezko Danborraren emate ekitaldia      
  • 23:45: Bandera jaitsiera  

Danborradaren web orria

     
Aurtengo berritasunetako bat Danborradaren webgune berriaren sorrera izan da. Bertatik ere streaming bidez ekitaldi nagusiak zuzenean ikusteko aukera egongo da: Bandera igoera, Haurren danborrada eta Bandera jaitsiera, hain zuzen ere. Bestelako informazio osagarriarekin.  
danborrada.donostiakultura.eus/eu/    

2019/01/18-an argitaratua