Zorroagako tunela tunelaren sarrera eskumako erreia itxi egingo da abenduaren 13tik 20ra bitarteko lanegunetan

Kontsuletxe kaleatik eta Euskal Kortsarioen kaletik tunelerako sarbidea itxita egongo da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
GI-41 errepidean, Zorroagako tunelaren sarbidean, Astigarragako noranzkoan, metalezko segurtasun hesia jartzeko lanak egin behar direnez, tunelaren sarrera eskumako erreia itxi egingo da abenduaren 13tik 20ra bitarteko lanegunetan, biak barne, 10:00etatik 18:00etara. Kontsuletxe kaleatik eta Euskal Kortsarioen kaletik tunelerako sarbidea itxita egongo da.

Urumea ibilbidetik Amarara sartzeko, ibilgailuek GI-41etik jarraitu beharko dute tunela zeharkatuz Martuteneko biribilgunera iritsi arte. Tunelera Kontsuletxe kaletik eta Euskal Kortsarioen kaletik sartu nahi duenak, seigarren zubitik egin beharko du, Jose Antonio Agirre Lehendakaria zubitik, eta Urumea ibilbidetik.

2016/12/12-an argitaratua