Ukrainari laguntza: nola lagundu?

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaldiaren aurrean, Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiekin eta errefuxiatuen arretarako erakundeekin batera lanean dihardu erantzun koordinatu bat emateko eta donostiarren laguntza kudeatu eta bideratzeko. Besteak beste “Ukraina-Euskadi Kultur eta Lankidetza Elkartearekin” elkarlanean ari da.

Nola lagundu?


  • Dohaintza ekonomikoak
  • Materiala eman eta bilketa guneak
  • Etxebizitza bat lagatzea
  • Pertsona edo familia ukrainarrak etxean hartzea
  • Boluntario gisa
  • Donostian dauden ukrainarrei informazioa ematea eta baimenak izapidetzea
  • Senide ukrainarren informazioa eskatzea

Aukera ezberdinak kontsultatzeko "Ukraina laguntza" atalean eskuragai daude xehetasun guztiak.

2022/03/11-an argitaratua