Maria Kristina zubia itxita egongo da berriz asteazkenean (apirilak 1)

08:00etatik 17:00etara. DBUSeko geltokietan aldaketak egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Maria Kristina zubia trafikoarentzat itxita egongo da berriz asteazkenean 08:00etatik 17:00etara, autobus geltokiko obren ondorioz.  

Pasa den astean bezala, geltokiaren dartsenaren forjaketa egingo da eta hormigoia bota beharko dute. Horretarako, ezinbestekoa izango da makina pisutsuak erabiltzea eta lanak egiteko baliabideak zubiko errepidean jarri beharko dituzte. Operazio hau beste pare bat aldiz errepikatu beharko dute hurrengo asteetan.

DBUS


Apirilaren 1ean, 7:30etik 18:00etara gutxi gorabehera, Maria Cristina Zubian lanak direla eta, 17. Gros-Amara eta 24.Altza-Gros-Antiguo lineek Iparreko Geltokitik Federico Garcia Lorca eta Bizkaiko pasealekura jarraituko dute, Azpeitia kaletik Antso Jakitunera iristeko.

Bilbao eta Ehunurteurrenaren plazetako geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.  
 

2015/03/31-an argitaratua