Estropadak 2022: gonbidapenen zozketa

Irailak 4ko estropadak ikusteko Vera Cruz itsasontzitik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Irailaren 4an, 2022ko Donostiako Estropaden lehen jardunaldian, Vera Cruz itsasontzi portugaldarra ainguratuko da Donostiako badian estropadak egiten diren garaian. XV-XVI. mendeetako karabela portugaldar baten erreplika da, 2000. urtean eraikia.

Karabelak aukera ematen du 20 pertsonak estropadak leku pribilegiatu batetik ikusteko: badiaren erdialdetik.

Donostia / San Sebastián Festak erakundeak abuztuaren 31ko 23:59ak arte zabalik edukiko du irailaren 4ko estropadak ikustera joateko 10 gonbidapen bikoitzen zozketan parte hartzeko aukera. Ezinbestekoa da 16 urte baino gehiago izatea.

Zozketa irailaren 1ean, 12:00etan, egingo da Donostia Kultura Festak erakundearen bulegoetan (Konstituzio plaza). Zozketan parte hartzeko, hemendagoen formularioa bete behar da.

Zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie irabazleei.


Parte hartzeko inprimakia


Infomazio gehiago: DonostiakoFestak

2022/08/26-an argitaratua