2013 Inauteriak (Otsailak 17): Trafiko eta garraioen aldaketak

Erdialdea, Trintxerpe, Altza, Intxaurrondo,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gure hirian inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan hainbat eten egingo da eta horrek, era batera edo bestera, aldaketak eragingo ditu autobus ibilbideetan eta erdialdeko zirkulazioan.            

Igandea 17an 15:30etaik 20:00etara Bulebarra itxiko da. Bulebarra ixteko, Mugikortasun Agenteak edo Udaltzaingoak honako toki hauetan moztuko du zirkulazioa: Bulebarra Legazpi kalearekin batzen den tokian eta Zurriola hiribidea Peña Goñi kalearekin gurutzatzen den lekuan.    

Erdialdeko kaleak erabili ahal izateko, zirkulazioa toki gehiagotan moztuko da, asteburuan batez ere.          
        
Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean. Bata hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdera sartu ahal izateko.      

Autobusak Easo kaleko bus-erreitik sartuko dira erdialdera. Eta bestea, Amara aldera, Easo kaletik joateko. Gero, Antso Jakitunaren hiribidetik joango dira, ohi bezala. Tarte hori, Erdialdera doana Udaltzaingoak arautuko du eta autobusek baino ezin izango dute erabili. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.      

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu. Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.      

Nolanahi ere, gomendatzen dizuegu Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan. Hobe izango duzue oinez nahiz bizikletaz ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea, hala nola, autobusak, trenak eta taxiak.  

Trintxerpe, Intxaurrondo, Altza... 




TAO


Baimena izango dutela beraien ibilgailuak araupean dauden beste sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko OTA Txartela dutenen baldintza berdinetan  0-1,1-1,1-2, 2-1 eta 2-2 sektoreetakobizilagunek, 2013ko otsailaren 15etik (ostirala) 18ra (astelehena) bitartean biak barne.

Euskotren


Zerbitzu horiek Lasarte-Donostia-Hendaia lineako ohiko zerbitzua osatuko dute, hau da, Donostia-Oiartzun artean eguneko trenen eskaintza egongo da 15 minutuz behin.

2013/02/13-an argitaratua