Garraio publikoak aldaketak izango ditu urtarrilaen 5ean, errege magoak hirira iristea eta erregeen kabalgata direla-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Erregeen Kabalgatak ibilbide hau egingo du: Hernani, Askatasunaren hiribidea Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi eta Bulebarra. Hori dela-eta, urtarrilaren 5ean, hiriaren erdialdearen zati handi bat zirkulaziorako itxita egongo da 16:30etatik 20:00ak arte.

Horrek aldaketa batzuk ekarriko ditu autobus linea gehienetan, bai hiri barrukoetan bai inguruetakoetan. Autobusak, beranduenez, 17:00etan aterako dira Bulebarreko eta Gipuzkoa plazako geralekuetatik.

Easo kalean noranzkoa aldatuko da, hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobusak Easo kaleko bus-erreitik sartuko dira erdialdera. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen herri garraiorako erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik joango dira, ohi bezala. Tarte horrek bi noranzko izango ditu. Erdialdetik Amarara doana Trafiko Agenteek arautuko dute eta autobusek baino ezin izango dute erabili; taxiek eta auto pribatuek Errondotik
jarraitu beharko dute, Araba parkeraino. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu.

Bestalde, Okendo kalearen noranzkoa aldatuko da; horrela geraleku batzuk egokitu ahal izango dira hiriaren ekialdeko autobusetarako.

2013/01/02-an argitaratua