Donostia Donostiarrontzat
Harro eta umil hartzen dut alkate makila.
Harro, harrotasunez… Donostiako Alkate izatea ohore handia delako. Eta umil, Alkate izatea ardura handia delako.
Belaunaldirik prestatuena garela esaten dute. Lekukoa pasa digute eta ausartu egingo gara.
Donostiar guztion kezkak bideratzen saiatuko gara eta etorkizun berria amestuko dugu.
Horregatik nago harro eta eskertuta, aukera eman zaigulako. Eta umil, denon artean, elkarlanean egin behar dugulako.
Horregatik donostiar guztioi laguntza eskatu nahi dizuet. Izan ere, Donostia, donostiarrok egingo dugu, eta donostiarrontzat izango da. Donostiarron Donostia.
Elkarlanean egin behar dugu, gure familian egiten dugun moduan.
Nire gain hartzen dut erronka hau gure belaunaldiko erronka gisa.
Gaur egun, Donostia ez da 2015ean Udalera iritsi nintzenean ezagutu nuena.
Eskaerak eta beharrak bestelakoak dira. Erronkak globalak dira. Lehentasunak aldatu egiten dira.
Izpiritua eta handinahia mantentzen dira. Adibide bat: duela 10 urte iparraldea kultur hiriburua zen, gaur egun zientzia eta ezagutzaren hiria da helburua.
Lotura sortzaileak dira. Kulturaren, zientziaren edo ezagutzaren atzean pertsona sortzaileak, berritzaileak eta disruptiboak daude, zerbait berria eskaintzeko asmoa partekatzen dutenak.
Hau da Donostian bultzatu nahi dudan gazteriaren espiritua.
Izan ere, Stefan Zweigek dioen bezala, "gaztaroa ez da bizitzako aldi bat, izpirituaren egoera bat baizik. Borondatearen garaipena da errutinaren gainean, arimaren sugarra eszeptizismoaren izotzaren gainean".
Nahi dudan Donostia pertsona sortzaile eta sortzaileena da, errutina eta eszeptizismoa garaitzen dutenena.
Hori da gure belaunaldiaren erronka eta pilak jarriko ditugu.
Galdera hau egiten diot neure buruari: zer egin dezakegu elkarrekin?
Nire misioa Donostiaren zerbitzura indarrak batzea da.
Donostia barrurantz, pertsonengana eraldatzea da nire proiektua.
Donostia donostiarrontzat. Donostia donostiarrentzat.
Aldaketa hori barnera bideratzeko ilusioa dut, donostiarren eguneroko bizi-kalitatea hobetzera.
Etapa berri honetan, nahiko nuke ere, denon partetik “errespetua eta onginaia”, Donostian eta donostiarren alde.
Bukatzeko, mezua, “motxean”, Donostiako etxe guztietara:
TOPE saiatuko naiz
KONTATU NIREKIN
HAUXE NAIZ NI
DONOSTIAR GUZTION ALKATE BERRIA,
JON, ALKATEA.
Eskerrik asko, bihotzez!