Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Sukaldanitzak Ekimena



Sukaldanitzak, kultur eta gastronomia aniztasuna elkartzeko asmoz, 2012. urtean Olatu Talka jaialdiaren baitan sortu zen ekimena da. 2015. urtean Donostiako Udaleko Kultur Aniztasun Bulegoak hartu zuen ekimen hau antolatzeko testigua eta harrezkero, udaberriro ekimen honen edizio berri bat antolatzen dugu.

Ekimen honetan Donostiako elkarte gastronomikoetan Sukaldaritza Lantegiak antolatzean dira. Lantegi hauek, jatorri ezberdinetako kultur eta gastronomia duten donostiarrak antolatzen dituzte eta bestelako jaki eta sukaldaritzak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten 15 herritarrek parte hartzen dute lantegi bakoitzean. 15 pertsona hauetatik 5, tailerrak antolatzen diren elkarte gastronomikoetako kideak izan ohi dira eta beste guztiak auzoko zein Donostiako herritarrak.

Lantegi bakoitzaren ostean urtero 30 pertsona ingururentzako bazkari herrikoia antolatzen da. Eta bazkariotan, sukaldaritza tailerretan parte hartu duten pertsonak parte hartzeaz gain, berauek antolatu dituzten elkarte sozialetako kideak ere gonbidatzen dituzte.

Kultur Aniztasun Bulegotik horrelako ekimenak bultzatzea dugu helburu, kulturarteko elkarbizitza sustatuz, gure hirian elkarrekin bizi diren askotariko kulturak elkartzeko, ezagutzeko eta elkar-aitortzeko guneak eskaintzen dituztelako hain zuzen ere.

Aurreko edizioetako argazkiak:


Parte-hartzaileen argazkia Ijitoen banderarekin

Parte-hartzaileen argazkia sulkalde batean

Parte-hartzaileak sukalde batean posatzen ari dira

Parte-hartzaileak Ikurrina eta Marokoko banderarekin posatzen ari dira

Parte-hartzaileak jatetxe baten erdian posatzen ari dia

Parte-hartzaileak sukaldean posatzen ari dira

Parte-hartzaileak plater ezberdinak dituen mahaiaren atzean pausatu dira

Parte-hartzaileak jatetxe bateko barraren atzean posatzen ari dira