Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Pertsona bakoitza liburu bat da. Giza Liburutegien bitartez kultura eta bizipen desberdinak ezagutuko dituzu.


Kartela 'Giza liburutegiak - Bibliotecas humanas'
Giza liburutegiak Kopenhagen 1993 urtean sortu zen proiektu bat da. Saio hauen helburua diskriminazioa murriztea da, desberdintasunari balorea emanez eta elkarrizketa eta tolerantzia bitartez, bizitza estilo edo kultura desberdinetatik datozen pertsonenganako ulermena bultzatzen da, ikaskuntza sustatuz.

Saio bakoitzean parte hartzaileak taldean esertzen dira eta aurkezpen eta elkarrizketa gurutzatuak burutzen dituzte. Giza Liburutegien protagonistak euren kontakizunak partekatzen dituzte, elkarrizketa eta harremanen bitartez. Honela hizlaria liburu bilakatzen da eta entzulea berriz irakurle.


2020


Martxoaren 17an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, San Telmo Museoko liburutegian lau pertsonen kontakizunak entzungo ditugu.
  • Venezuela: Bidaia baten bitakora
  • Venezuela: Hamaika herrimin
  • Kamerun: Nire bizitzako bi erabaki gogorrenak
  • Maroko: Bizitzeko, aukeratzeko, izateko eskubidea dut
Parte hartzen duten elkarteak: Jatorkin Al-Nahda, Asociación Intercultural Unión Cinco Estrellas, Emigrad@s Sin Fronteras eta Asovengui.


2019



'Benetako ukraniarra ote naiz' liburuaren azala
'Emakume aske eta borrokaria naiz' liburuaren azala
'Holodomor' liburuaren azala
'Jauregiko Hormak' liburuaren azala
'Ikasteko Aukera' liburuaren azala









  • Ukrainia: Benetako Ukrainiarra ote naiz?Liubov Burianska
    Errusiarra, ukrainiarra, euskalduna, espainiarra... edo lurtarra naiz? Non dago nire lekua?
  • Maroko: Emakume aske eta borrokaria Ch. N.
    Emakume borrokalaria sentitzen naiz, nere bizitzan jasan ditudan egoera guztiei aurre egin diedalako, eta borrokan dihardut nire lorpenak bilakatzeko asmoz.
  • Ukrainia: Holodomor. Izugarrizko Gosetea Natalia Mykhaylevska
    Genozidio ukrainiarra, Stalinek eragindako sarraskiaren kontakizuna. (Ukrainia 1932-1933)
  • Nikaragua: Jauregiaren hormak Ladys Salgado
    Nikaragua, nere herrialdetik, hamabi urte dira emigratu nuela eta hiru amets nituela etorri nintzen...
  • Uruguai: Ikasteko aukera Evelyn Brand
    Uruguaik gizarte politika aurreratuak izan ditu bai berditasunean bai inklusioan. Herrialdean hezkuntza doakoa da, laikoa eta derrigorrezkoa.

2018



'Egiptoko Kultur Aniztasuna' Liburuaren azala
'Amets bati segika?' liburuaren azala
'Belaunaldi arteko harremanak' liburuaren azala
'Elurpeko Loreak' liburuaren azala
'Indiako Kultur Aniztasuna' liburuaren azala









  • Egipto: Egiptoko kultur aniztasuna Ramy Kamel
    Egipto kultura anitzeko herrialdea da. Azkenaldian, arrazoi politiko eta alderdi interesgatik, ataka estu baten aurrean aurkitzen da musulmanen eta kristau koptoen arteko gorrotoak eraginda.
  • Honduras: Amets bati segika? Sonia Gúzman
    Hondurasko ama etorkin baten hausnarketa da hau. Atzera begiratu eta konturatzen da gauza asko irabazi dituela, baina beste aldetik gauza asko galdu dituela ere bai.
  • Maroko: Belaunaldi arteko harremanak Ch. N.
    Belaunaldien arteko gatazka eta mundua ulertzeko bi ikuspuntu.
  • Himalaia: Elurpeko loreak Karmele Ossa
    Indiako Iparraldean testu inguru desberdinetako emakumeen ahalduntzea kontatzen digun istorioa.
  • India: Indiako kultur aniztasuna Rajesh Devi
    Indiako kulturaren hainbat alderdiren errepasoa: ezkontzak, hezkuntza, erlijioa etab.