Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lagun zaitzaketen elkarteak



Iritsi berria al zara? Lagunduko zaituzten elkarteen gida

Donostiako Udalak, Kultur Aniztasun Bulegoaren bidez, gida hau prestatu du gure hirira iristen diren hainbat jatorritako pertsonei harrera egiten dieten irabazi-asmorik gabeko elkarteen berri emateko. Helburua elkarte hauen arteko koordinazioa eta elkar ezagutza erraztea da, eta, era berean, elkarte horiek merezi duten presentzia publikoa indartzea.

Nolanahi ere, gida hau egitea elkarte horiek guztiek egiten duten lan solidarioari esker izan da posible, kohesio sozialaren eta kulturen arteko bizikidetza baketsuaren alde lanean ari baitira.