Kultur Aniztasunaren Bulegoak jatorri eta kultur aniztasunaren errespetua eta aitortza sustatzen ditu. Bulego honen helburuak dira: pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzea, eta baita arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko kulturarteko politikak garatzea ere. Hori guztia lortzeko erabiliko den ikuspegia integrala eta parte hartzailea izango da. Udalak ez ezik, entitateek eta gizarte eragileek ere, funtsezko lana egiten dute hainbat jatorri eta kulturetako herritar horien arteko elkarbizitzaren alde.
2018an Diru laguntzen gehienezko kopuruan bi sail ezarri ziren:
A taldea.- Kultur aniztasunaren inguruko ikerketa proiektuak. Aurkeztu ahal izango dira, baita ere, ikerketa txostenen proposamenak, ikertzeko hiriari kultur aniztasunak eskaintzen dion balio gehigarria edo abantaila: enpleguan, irakaskuntzan, artean, ikerketan, etab.
B taldea.- Bizikidetza eta parte hartzea sustatzen duten harrera, sentsibilizazio, prestakuntza eta zabalkunde proiektu edo jarduerak.
Jatorri eta kultur aniztasunaren kudeaketa bultzatzea, kulturarteko ikuspegi batetik, zein elkarrizketarako, interakziorako, eta eskubideak eta desberdintasunarekiko errespetua gauzatzeko estrategia izango den kulturarteko ikuspegi batetik.
Jatorri eta kultur aniztasunaren ezagutza eta aitortza sustatzea.
Giza eskubideak bermatzea eta tratu eta aukera berdintasuna sustatzea.
Parte hartzerako guneak eta ahalduntzerako dinamikak sortzea, beste herrialde batzuetako nahiz Donostiako pertsonen eta kolektiboen elkar ezagutza eta aitortza ahalbidetzeko.
Euskara sustatzea kohesiorako elementu komun gisa.
Entitateen edota beste motatako gizarte eragileen arteko elkarlana eta esperientzia- trukea aintzat hartzea.
Laguntza ekonomikoetarako bideratuko den aurrekontua 54.150 eurokoa izango da guztira. Horietatik, 8.000 euro A taldeko eskaerentzako izango dira, eta 46.150 euro B taldeko eskaerentzako.