Inprimatu

Icono whatsapp

Lan ildoak eta helburu estrategikoak



Gizarte kohesioa eta kulturen elkarbizitza


  • Donostiako kultur aniztasuna kontutan izanik elkarbizitza sustatzea.
  • Pertsona guztiak, bakoitzaren jatorria gorabehera, parte den komunitatearen kide sentitu ahal izateko beharrezko guneak zabaltzea. Bide hori, herritartasun heziketa sustatuz eta norbere zein talde nortasunak landuz egitea.
  • Aniztasuna aitortu eta elkartzen gaituzten alderdiak nabarmenduz pertsona guztiengana heltzea lortzea, hiri zabal, inklusibo eta errespetuan oinarritutakoa eraiki ahal izateko eta, hala, elkar aberasteko.

Partaidetza eta sinergiak


  • Hainbat jatorritako pertsonek kontsulta guneetan parte hartzea sustatzea. Atalak hainbat sarerekin elkarlanean jardutea, ahaleginak bateratu nahiz sinergiak sortu eta aprobetxatzeko.

Kultur aniztasunari merezi duen balioa aitortzea


  • Pertsona migratzaileen ekarpen soziokulturala onartzea eta balioa eranstea. Hartarako, kultur aniztasuna aberastasunaren sinonimo dela ikusarazi beharra dago, baita zein diren donostiarren artean dauden errealitate soziokultural eta ekonomiko ezberdinak ere.