Entxufeak ez dira lapurrekin gainkargatu behar. Aparatu elektrikoak itzali egin behar dira erabili ondoren.
Zartaginak, eltzeak eta abar ez dira sutan utzi behar kasurik egin gabe.
Ke-kanpaia eta tximinia maiztasunez garbitu behar dira. Koipea eta zikinkeria metatzeak sutea eragin dezake.
Kontuz gasarekin, gasa duten gelak behar bezala aireztatu beharko dira, gas-usaina badago, etengailuak ez dira itzali edo piztu behar, gela aireztatu behar da eta kontadorearen giltza itxi.
Ez da arroparik, gortinarik eta antzekorik utzi behar erradiadoreen eta berogailuen gainean edo horietatik hurbil.
Pospoloak edo metxeroak ez dira haurren eskueran utzi behar.
Ez dugu ohean erre behar eta hautsontziak ez ditugu zaborrontzian hustu behar.