ASELF elkarteak antolaturiko Suhiltzaileen III. Kongresu Nazionala Donostian elkartu zen, 1963ko maiatzaren 20tik 23ra, hiria erre eta suntsitu izanaren 150. urteurrenean.
300 bat kongresista izan ziren, eta, beste jarduera batzuen artean antolatu zituzten zenbait larrialdi simulakro, material eta ekipamenduen erakusketak eta suhiltzaile ibilgailuen desfile bat, erdigunetik.
Biltzarraren berri zabal eskaini zuten TVEk eta NODOk. Easo kaleko 43ko Suhiltzaileen Egoitzako artxiboan gordetako karpeta uztaidun batean —Suhiltzaileen Egoitza berrira eramanda— zenbait dokumentu daude jasota, kongresua antolatzearekin eta gauzatzearekin zerikusia zutenak.
Izen emateko 231 inprimaki, alde bietatik idatziak, alde batetik makinaz beteak, eskuz idatzitako oharrekin eta errubrikarekin, 31,5 x 21,5 tamainakoak, sepia-artxibo kolorekoak. Dokumentu indizeaDokumentua (42 MB)
Ohorezko gonbitak: zerrenda eta izena emateko orriak
Jatorrizko 44 gutun, hainbat tamainatakoak (orri laurdena, folioa…), eskuz nahiz makinaz idatziak, 9 alde bietatik idatzirako 2 orritan eta gainerakoak alde bakarretik idatziak, gehienak Kongresuaren idazkari J.M. Lumbreras jaunari eta alkate Nicolas Lasarte jaunari bidaliak, ekitaldian parte hartuko zutela adierazteko. Dokumentu indizea|| Dokumentua
Onartu gabeko gonbitak
Jatorrizko 16 gutun, hainbat tamainatakoak (orri laurdena, folioa…), eskuz nahiz makinaz idatziak, 1 bi aldeetatik idatzia eta gainerakoak alde bakarretik, gehienak Kongresuaren idazkari J.M. Lumbreras jaunari eta alkate Nicolas Lasarte jaunari bidaliak, ekitaldian parte hartu ezina adierazteko. Dokumentu indizea || Dokumentua