2023an, 15 intzidentzi izan ziren Donostiako LGTBI+ kolektiboaren aurka. Horietatik %53,3 homofoboak izan ziren, gehienbat gizonek eragindakoak eta jasandakoak eta batez ere eremu publikoan egindakoak.
Cristina Lagék nabarmendu zuenez, "txosten horiek tresna garrantzitsuak dira LGTBI+ kolektiboaren diskriminazioak eta gorroto-gertaerak ulertzeko eta epe ertain-luzeko joerak identifikatzeko". Era berean, azpimarratu zuen beharrezkoa dela "sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen duten politika publiko integratzaileak diseinatzea, bereizkeriarik eza eta aukera-berdintasuna bermatuko dituztenak pertsona guztientzat, haien sexu-orientazioa, adierazpena edo genero-identitatea edozein dela ere".
Jasotako datuak
LGTBI+fobiako intzidentziei buruzko datuak eta egoerak aurreko bi urteetako txostenetan bildutakoen antzekoak dira.
2023an 15 intzidentzia izan dira, 2022an 18, eta 2021ean, berriz, 19.
Homofobia da oraindik ere kausarik hedatuena, 8 kasutan, hau da, %53,3an, aurreko urteetan baino %20 gutxiago. Ondoren, transfobia agertzen da: 4 kasu (%26,6) eta LGTBI+fobia (3).
Udan gorabehera gehiago izaten dira, ekainean eta abuztuan, zehazki.
Eremu publikoetan, batez ere kalean, erregistratzen dira kasu gehienak, 10, 15 kasutatik.
Eraso-mota arruntena hitzezkoa da (% 42), eta, ondoren, fisikoa (% 33), diskriminazioa (% 12) eta mehatxuak (% 8,3).
Egileen %80 jarrera eta portaera homofoboak dituzten gizonak dira. Gainera, biktimen erdiak gizonak dira, eta, ondoren, emakumeak eta bestelako adierazpena duten pertsonak (trabestiak).
Bakarrik edo bikotekidearekin daudenean, pertsonek jaso ohi dute erasoa.
Datu horiek, Udaltzaingoak, Ertzaintzak, Berdindu eta Udaleko Berdintasun Sailak lortutakoak, besteak beste, LGTBI+fobiaren aurkako prebentzioan eta kontzientziazioan lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen zuten.