Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Zer da Emakumeen Etxea?


Helburuak eta jarduera ildoak




Donostiako emakumeen etxea topaketa, elkarrizketa eta hausnarketa eremu bat izan nahi du. Eguneroko bizitzako eremu guztietan emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzea helburu duten politika, programa eta proiektuetan eragina izateko

Gune hau ezinbestekoa da topaketa eremu bat sortu eta artikulatzeko, non konplizitate eta esperientziak elkartu ahal diren, ekintza kolektibo bat sortuz, elkar aurrera egiteko. Guztien lan honetan guneak, erritmoak, bakoitzaren espazioak eta emakume guztientzako zerrenda politiko bat diseinatu ahal izatea errespetatuko da.

Guzti hau kontutan izanda, gune hau erreferentzia eremu bat izan nahi du, ez bakarrik udaleko emakume guztientzat, baita lurralde historikoarentzat eta autonomia erkidegoarentzat. Oinarrizko ideia emakumeen parte-hartzea hiritar aktibo gisa sustatzea da, beraien eskubideen egikaritza sustatuz, baita beraien aldeko aldarrikapenak eta mobilizazioak ere, honela, berdintasunezko gizartearen bideko eraldaketaren prozesuaren protagonista bihurtuko direlarik.

Emakumeen etxeko jarduera ildoak
  • Emakumeen parte-hartzea eta asoziazionismoa sustatu eguneroko bizitzako eremu guztietan
  • Berdintasun proiektu eta programen diseinu, garapen eta ebaluazioa bultzatu
  • Lan egin ez bakarrik emakumeen bizi-baldintzak hobetzeko, baita beraien egoera gizartean hobetzeko
  • Ikerketa eta sentsibilizazioa bultzatu
  • Berdintasun eremuan ikuspegi berrien artikulazioa eta berrikuntza sustatu


Informazio orokorra eta kontaktua



2010eko azaroaren 13az geroztik, Emakumeen Etxea irekita dago 10:00etatik 21:00etara, Okendo kaleko 9. zenbakiko egoitzan. Informazio gehiago hemen.

Emakumeen Etxea
Okendo kalea 9
20004
Tel. 943 48 34 70
Fax. 943 01 04 90
e-mail: info@donostiakoemakumeenetxea.com
berdintasuna@donostia.eus

WEB ORRIALDEA:
Donostiako Emakumeen Etxearen web-gunea: www.donostiakoemakumeenetxea.com


Prozesu partehartzailea



Donostiako emakumeen etxearen sormena mugimendu feministak eta emakumeek luze aldarrikatu duten zerbait izan da. 70eko hamarkadatik, hau da, emakumeen taldeen ugalketa nabaria eman zenetik, eskatu izan da emakumeen etxe bat Donostian. Toki hau Donostiako emakume desberdinen tokatetarako gune bat izan zezan.

Gaur egun aldarrikapen hau egi bihurtzen ari da Donostiako berdintasun saila, feminista eta emakume-elkarteekin batera sustaturiko prozesu parte-hartzaile baten ondorioz.

Berdintasun sailaren lehen konpromiso politikoa emakumeen etxea adostasun eta parte-hartze eremu gisa sortzea da, bai udalerriko emakumeekin bai berdintasun politika publikoetan parte hartzen duten entitate desberdinekin.

Prozesu parte-hartzailea 2008tik gaur arte garatu da, hainbat bidai gauzatu dira emakumeen etxe desberdinen esperientziak ezagutzeko, era berean emakumeen etxeen hainbat jardunaldi, hausnarketa-tailer etb. antolatu dira.


Emakumeen Etxeko hausnarketa jardunaldien aktak: