Inprimatu
Whatsapp ikonoa

'Donostia - Puntu kritikoen mapa' testua duen mapa


Hemen duzu puntu kritikoen mapa, sartu eta informazio guztia eskuragarri edukiko duzu.

Hiri desberdina gizonen eta emakumeentzat


Gizon eta emakumeok ez dugu hiria modu berean bizi. Generoaren arabera, hirian egon ahal izateko modua, eta hiriaz dugun pertzepzioa desberdinak dira, emakume izate hutsagatik:
  • Segurtasunari dagokionez ere, desberdintasunak daude: Donostiako Udalak 2013an egindako Gizonen eta Emakumeen Egoeraren gaineko Diagnostikoaren arabera, hirian seguru sentitzen ez diren emakumeen kopurua gizonena halako bi da: %62 eta %32, hurrenez hurren.
  • Gainera, emakumeek maizago sentitzen dute segurtasun falta (hiru aldiz maizago), beren auzoan batez ere (%35): lurpeko pasabideetan (%39); aparkalekuetan (%17), geltokietan (%12), etxean bertan (%11)...
  • Emakume askok segurtasun eza sentitzen du bakarrik ibiltzeagatik (%47), gauez irtetzeagatik (%44), argiteria eskasagatik (%35), emakume izateagatik (%27), adinagatik (%10), besteak beste.

Nahiz eta segurtasun pertzepzioaz hitz egin, horrek pertsonen eta batez ere emakumeen askatasun mugimenduan eragin handia dauka. Horregatik diogu gizon eta emakumeok ez dugula hiria modu berean bizi.

Puntu Kritikoen Maparen ibilbidea eta historia


Errealitate hau mahaigaineratzen aitzindariak izan ziren talde feministak. 1996an Plazandreok taldeak Hiri Debekatuaren mapa argitaratu zuen, hiriko gune arazotsuenak ikusaraziz. Donostiako Udalak, 2013. urtean departamentuen arteko talde bat sortu zuen, gune arazotsuen mapa hori eguneratzeko.

Udal lantaldea honako departamentuek osatzen dute: Hirigintza, Gizarte Ongizatea, Partaidetza, Hiri Azpiegiturak, Proiektuak eta Obrak, Udaltzaingoa, Mugikortasuna eta Berdintasuna. Taldeak mapari izen berria jarri zion: Puntu Kritikoen Mapa, eta bertan jasoko ziren guneak aukeratzeko irizpideak zehaztu zituen hasiera batean. Hortik abiatuta, informazioa jaso zuen udal departamentuetatik eta hiritarrengandik mapa eguneratzeko. Puntu Kritikoen maparen egitasmoaren berri emateko, dokumentu hau Donostiako etxebizita guztietan banatu da. Irudian klik eginda ikus dezakezu.

Kontu emate saioak


Egitasmo honen alde garrantzitsuenetariko bat herritarrekin egindako kontraste prozesua da, eta urtero egiten dira horretarako saioak; urtean egindakoa eta hurrengoko plangintza memoria batean jasotzen dira (ikusi orrialdearen amaierako dokumentuak).

Horrez gain, egitasmoa ezagutzera emateko hainbat bideo egin dira:





Erlazionaturiko dokumentuak